Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

LEA-ARTIBAI TXALLENGEA: EMAKUMEZKOEN TXIRRINDULARITZA INDARTZEN JARRAITZERA

24-KOMARTXOA-KO2026

Txallengearen seigarren edizioak kadete, junior eta afizionatu mailako emakumezko onenak bilduko ditu asteburuan. Hiru etapa izango dituen txallengea dagoeneko euskal egutegiko erreferente gorena da.

LEA-ARTIBAI-TXALLENGEA-EMAKUMEZKOEN-TXIRRINDULARITZA-INDARTZEN-JARRAITZERA

(c) ETxF

Aurten martxora mugituta emakumezkoen egutegiaren gora beherei egokitzeko Lea-Artibai Txallengeak etengabeko hazkundean jarraitzen du. Pandemia ostean, 2021ean, Berriatuako eta Markina Xemeingo Txirrindulari Elkarteek abiatu zuten proiektu hau eta 2023an Lekittalde Elkartea batu zitzaien hiru egunetako itzulia osatzeko. Honaz geroztik hiru etapa ikoniko eta exijente dira Lea-Artibai Txallengearen menua. Osagai nagusiak aldatu gabe aurten ere Lekeition lehiatuko da atariko proba ostiralean. Larunbatean Berriatuan mila kurbetako errepideak hartuko du protagonismoa. Kadeteek behin zeharkatuko dute kostaldeko errepide zirraragarria eta afizionatuek zein juniorrek bi zeharkaldi egingo dituzte. Lea-Artibai Txallengeko sailkapen nagusiak igandean erabakiko dira Markina-Xemeinen. Merelludiko eta Gontzogaraiganeko Mendateek markatuko dute lasterketaren etapa erregina. Kadeteek behin igoko dituzte mendateok eta juniorrek eta afizionatuek birritan igoko dituzte.

 

Partaidetza handia eta maila gorenekoa espero da hiru egunetan, tropel handi batekin, antolakuntzaren apostuari erantzun onena emanez. Guztira 205 txirrindularik parte hartuko dute, 84 kadete, 52 junior eta 69 afizionatu. Ostiralean erlojupekoa 17h00tan hasiko da kadeteetan eta 18h00tan afizionatuentzat eta juniorrentzat. Larunbateko etapa Berriatua 9h45tatik aurrera lehiatuko dute kadeteek eta 11h30tatik aurrera afizionatuek eta juniorrek. Igandeko etapa erabakigarriak 9h30tan -kadeteak- eta 11h15tan -afizionatu+juniorrak- izango dira. Hiru etapak Euskaldun Txapelketarako baliogarriak izango dira (egun bakarreko proba gisa). Kadete mailan Noa Vega Bilbao (BAQ) dago lider, junior mailan Ane Zubeldia Peñagarikano (JRG) puntu gehien bildu ditu oraingoz, 23 urtez azpikoetan Goretti Sesma Bozal (VPQ) da sailkatu onena eta elite mailan Claudia San Justo Mantecon (EUL) lidergoan sendo dago garaipen bat eta bigarren postu bat lortu ostean.