Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ESPERIENTZIA ABERASGARRIA PROFESIONALEKIN

29-KOMAIATZA-KO2024

Euskadiko Selekzioak esperientzia bikaina izan zuen Eibar Hiria Sari Nagusian. Gazteek World Tour eta profesional mailako txirrindulariekin tropela partekatu ahal izan zuten ikasketa handia jaso zuten egunean.

ESPERIENTZIA-ABERASGARRIA-PROFESIONALEKIN

(c) ETXF

Euskadiko Selekzioari esker pasa den igandean sei txirrindularik profesionaletan estreinatu ahal izan ziren Eibar Hiria Sari Nagusian. Hiru mendatea 116 kilometroetan banatuta zituzten goizeko menuan. Denen jo mugan amaierako mendatea zegoen, Arraterako igoera Azitaingo industriagunean, mendate oso gogor bat. Kostako norabidearekin abiatu zen tropela Debaraino lehenego mendatea igotzeko, Itziarreko mendatea. Profesionalen erritmoa “lasaia” zirudien arren, maila ezberdina sumatzen hasi zen. Hurrengo mendatean, Aiako mendatean, tropelan bitan banatu zen. Aurretik profesional mailako txirrindulariak eta atzetik amateur mailako txirrindulari gehienak ziren.

 

Oriora iritsita kontrako bidea hartu zuen tropelak Eibarrera itzultzeko. Bigarren tropelean ziren Euskadiko Selekzioko txirrindulariak. Behin Eibarren Arrateko igoeran bakoitzak bere erritmoa bilatu behar izan zuen santutegiraino iristeko. Ibilbidean zehar pilatutako nekeak eta lehenengo tropelaren abantaila mendate hasieran eragin zuen Maite Urteaga Sorazu izatea txirrindulari bakarra denboraren barruan sailkatuta egotea, 51. postuan, azkenekoa. Olatz Camino Arteaga, Maria Modenes Garcia de Motiloa eta Itxaso Plaza Amozarrain kontroletik kanpo iritsi ziren helmugara, baina lasterketa barruan. Maitane eta Nahia Arana-Quintanilla ahizpek ezin izan zuten lasterketa amaitu.