Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

IKASTEKO URRATS BAT GEHIAGO

25-KOMAIATZA-KO2024

Eibarreko Txirrindulari Elkarteak emandako aukerari esker Euskadiko Selekzioa UCI Pro Series mailako Eibarreko Sari Nagusian parte hartuko du ilusioz betetako selekzio batekin.

IKASTEKO-URRATS-BAT-GEHIAGO

(c) ETXF

Urrats garrantzitsu bat emango du bihar Eibarren Euskadiko Selekzioak berdintasunaren alde. Bost urte eta gero berriz ere afizionatuen emakumezkoen errepideko selekzioa antolatuko du Euskadiko Txirrindularitza Federazioak. Selekzioak ohikoak dituen txapelketetatik aparte, UCI Pro Series mailako lasterketa batean parte hartuko dute sei gazte txirrindularik. Ana Usabiagak gidatuta emakumezkoen formakuuntzan laguntzeko eta afizionatu maila garatzen jarraitzeko mugarria izango da igandeko hitzordua.

 

Ana Usabiaga Balerdik gidatutako seikotea World Tour, Profesional mailako eta afizionatu mailako hainbat talderi aurre egin beharko die. Talde gaztea osatu du Usabiagak Eibarreko hitzordurako, tartean juniorretatik igo berri diren bi txirrindulari. Selekzioa osatzeko hauek izango dira Euskadiko Selekzioaren maillot berdea defendatuko duten sei txirrindulariak: Maitane Arana Quintanilla (Abadiño, 2004); Nahia Arana Quintanilla (Abadiño, 2005); Olatz Camino Arteaga (Abadiño, 2004); Maria Modenes Garcia de Motiloa (Bertako, 2004); Itxaso Plaza Amozarrain (Arrasate, 2005) eta Maite Urteaga Sorazu (Eulen-Nuuk, 2000).

 

Eibarreko Sari Nagusia bihar goizeko 10h00etan abiatuko da Untzaga Plazatik. Orotara 116 kilometrotako ibilbideari aurre egin beharko diote txirrindulariei 3 mendate puntuagarriei. Abiada hartu ostean, 15. kilometroan hasiko da Itziarreko Mendatea. Behin Itziar gaindituta kosta jarraituz Zarautz igaroko dute eta Aiako Mendateari aurre egin beharko diote txirrindulariek. Aia igo eta jaitsi ostean berriz ere Zarautzera itzuliko dira txirrindularia eta hortik egindako bidea desegingo dute Eibarrera iritsi arte. Behin hiri armaginean Azitaingo industriagunetik malda gora hartuko dute Arrateko Andra Mariaren Santutegira iristeko. Arrateko igoera hau, Krabelin bezala ezagunagoa Euskal Herriko Itzulian, 4 kilometro estu izango dira, %9,6 bataz-besteko penditzarekin.


TEKNIKARIAK:
Ana Usabiaga Balerdi, Aritz Ulloa Rodriguez