31-KOMAIATZA-KO2022
(c) Naike Ereñozaga
Emakumeen euskal egutegiak urteko lasterketa garrantzitsuenetakoa izan zuen igandean Azpeitian. Euskadiko Txapelketak jokoan izan ziren arratsaldean ospatu ziren bi lasterketetan. Lehenenego lasterketak, kadeteena, urte honetako lasterketen gidoi berdintsua jarraitu zuen. Paula Ostiz (LAC) naparrak erasoa jo zuen lasterketa erdialdera eta hasieran Melanie Dupinekin (STM) kilometro batzuk elkarrekin egin eta gero, Ostiz bakarrik joan egin zen helmugaraino. Bigarren postua Dupinentzat izan zen eta hirugarren postua Naiara Espinosarentzat (IPQ). Euskadiko Txapelketaren podiuma horrela geratu zen: Paula Ostiz (LAC) lehenengoa, Naiara Espinosa (IPQ) bigarren eta Ainhoa Sanz (MIB) hirugarren.
Bigarren lasterketan juniorrek, 23 urtez azpikoek eta eliteek parte hartu zuten. Lehenengo igoera aipagarrian, Iraetako maldan, Catalina Soto (BIZ) txiletarrak alde egin zuen. Atzetik Naia Amondarain (SWT) eta Marina Varenyk (ENE) saiatu ziren Soto harrapatzen baina tropelak harrapatu zituen eta orduan Laboral Kutxa taldeak lehenengo eta gero Zatika taldeak hartu zuten jazarpenaren ardura. Kilometroek aurrera egin ahala Sotok errenta handitzen joan zen eta ia 3 minutu izatera iritsi zen. Azken 25 kilometroetan Arantza Villalon (ENE) eta Nahia Imaz (LAC) tropeletik ihes egin zuten eta aurrera egin zuten. Aurrerago, azken 10 kilometroetan Villalon bakarrik jarraituko zuen eta Imaz tropelangatik harrapatuta izango zen. Villalon 20 segundu eskasera hurbilduko zitzaion Sotori azken maldan baina errenta ia osoa kendu zion arren ez zuen lortuko helmuga baino lehen harrapatzea. Helmugan Sotok eskuratu zuen garaipena, bigarren postua Villalonentzat izan zen eta hirugarren postua Naia Amondarain (SWT) ibartarrarentzat izan zen. Euskadiko Txapelketak horrela geratu ziren:
23 urtez azpikoetan: 1. Naia Amondarain (SWT), 2. Lur Zufiria (ZAT)
Elite: 1. Tania Calvo (LAB), 2. Ziortza Isasa (ENE), 3. Muskilda Oloriz (VPQ)
Junior: 1. Olatz Camino (ARA), 2. Nahia Arana (MIB), 3. Naroa Olano (ZAT)
Igande arratsaldean ere Berriatuan, Euskal Herria Txapelketako Aitxe Krutz Saria ospatu zen. Proba gogorra eta mugimendu askorekin suertatu zen. Amaieran Gorka Corresek (ELE) garaipena eskuratu zuen, bigarren postua Iñaki Ordokirentzat (LIZ) izan zen eta hirugarren postua Mikel Arrasaterentzat (CFO). Iñaki Ordoki da Euskal Herria Txapelketako lider berria.
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA