Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKAL HERRIKO EGUTEGIA MARTXAN

02-KOOTSAILA-KO2022

Larunbatean abiatuko den Essor Basque proban Euskadiko Selekzioa izango da garaipenaren leihan.

EUSKAL-HERRIKO-EGUTEGIA-MARTXAN

(c) ETXF

Asteburu honetan abiatuko da Euskal Herriko errepidezko egutegia Essor Basquerekin. Larunbatean Bokale eta Tarnos (Landak) artean ospatuko da lehenengo proba eta igandean Kanbon bigarrena. Bertan Euskal Herriko hainbat talde egongo dira, Frantziako afizionatu mailako talde onenekin batera. Horiekin, urtero bezala Euskadiko Selekzioa izango da, urteko lehen erronkan paper ona burutu nahian. Lehenengo eguneko proban ez dago aurreikusita inolako zailtasunik ibilbidean, baina tropelak izango duen maila ikusita oso lasterketa azkarra espero da. Egun honetan hauek izango dira Euskadiko Selekzioarekin aterako diren txirrindulariak: Alex Diaz (Baque - 3. Urtea), Mikel Agirrebeitia (Baque - 3. Urtea), Unax Iztueta (Baque - 1. Urtea), Haimar Etxeberria (Caja Rural-Alea - 1. Urtea), Diego Ruiz de Arkaute (Caja Rural-Alea - 1. Urtea), Jon Arakama (Laboral Kutxa - 4. Urtea), Ibai Ruiz de Arkaute (Laboral Kutxa - 3. Urtea), eta Telmo Senperena (Eibar - 3. Urtea).

 

Bigarren egunean txirrindulariek Kanbo izango dute abiapuntua eta helmuga. Aurreko eguneko proba baino gogorragoa izango da, 25 kilometrotako zirkuito batean lau itzuli eman beharko dituzte eta zortzi kilometrotako azkeneko itzuli bat. Itzuli bakoitzean tropelak Kanboko, Zuraideko, Ustaritzeko eta Arnagako maldak gainditu beharko ditu. Igandeko lasterketan Euskadiko Selekzioaren koloreak defendatzera txirrindulari hauek aterako dira: Alex Diaz (Baque - 3. Urtea), Mikel Agirrebeitia (Baque - 3. Urtea), Aimar Erostarbe (Baque - 1. Urtea), Haimar Etxeberria (Caja Rural-Alea - 1. Urtea), Diego Ruiz de Arkaute (Caja Rural-Alea - 1. Urtea), Jon Arakama (Laboral Kutxa - 4. Urtea), Ibai Ruiz de Arkaute (Laboral Kutxa - 3. Urtea), Iñaki Murua (Laboral Kutxa - 4. Urtea) eta Telmo Senperena (Eibar - 3. Urtea).

 

Eneko Iparragirre euskal hautatzailearen hitzetan: “Essor Basque aukera handia da etxeko errepideetan denboraldia maila handiko tropelean estreinatzeko. Aurten egoera pandemikoak eta zenbait istripuk utzi diguten selekzio konpetenteenarekin eta indartsuenarekin joan nahi izan dugu, lasterketen lehian egoteko. Espainiako Txapelketei begira lan dinamikak landu nahi ditugu, euskal egutegiak aukera gutxi ematen dizkigu selekzioarekin joateko beraz etxeko lehenengo aukera hau baliatu behar dugu. Eskerrak luzatu nahi dizkiet taldeei aurten inoiz baino gehiago kolaboratu baitute selekzioari txirrindulariak eskaintzen. Esan bezala zenbait txirrindulari Espainiako Txapelketetara begira eramango ditugu eta beste batzuk, lehenengo urtekoak, haien lehenengo afizionatu lasterketa Euskadiko Selekzioarekin egingo dute eta kategoriara moldatzen lagundu nahi diegu.”

 

Informazio guztia: www.essorbasque.fr

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIKO EGUTEGIA MARTXAN