Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ITURRI TXAPELKETAKO GARAILEAK DEFINITUTA ATAUNEN

22-KOABENDUA-KO2025

Txapelketa berriaren garaileak definituta geratu dira azken lasterketaren ostean. Katixa Nabarro Ezpeleta (ZKL) eta Telmo Hernandez Totorika (CFO) kadeteetan eta Ane Aranburu Lopetegi (ZKL) eta Jokin Pozo Puy (JRG) juniorretan izan dira irabazleak.

ITURRI-TXAPELKETAKO-GARAILEAK-DEFINITUTA-ATAUNEN

(c) GTxF

Neguko denboraldiko bigarren txapelketa amaituta kadete eta junior mailako garaileak definitu dira. Bost lasterketen ostean maila guztietan azken lasterketara arte ez da argitu zein izango zen irabazlea. Berdintasun handiarekin lehiatu dira bost lasterketak. Lehenengo hitzordua Ametzagako San Andres Garaikurra izan zen azaro amaieran. Elur geruza eder batek hartutako zirkuituan Naiara Saez de Jauregi Vea-Murgia (RPK) eta Telmo Hernandez Totorika (CFO) gailendu ziren kadete mailan eta juniorren artean Ane Aranburu Lopetegi eta Ander Mendizabal Garate (CFO) izan ziren azkarrenak. Hurrengo hitzorduan Bizkaiara jo zuen Iturri Txapelketak Berrizko Ziklo-Kros Sari Nagusiaren lehiarako. Lokatzak eta ibilbide teknikoak markatu zituzten lasterketak Berrizen. Noa Vega Bilbaok (BAQ) eta Aimar Irizar Perez de Arenazak (ULM) lortu zuten garaipena kadeteetan eta juniorretan Lidia Castro de la Serna (MIR) eta Mikel Llorente Padura (KUS) suertatu ziren garaileak.

Abenduan murgilduta dagoeneko Zornotzako Ziklo-Krosaren lehiarekin protagonista berdinek protagonismoa bereganatzen jarraitu zuten. Telmo Hernandez Totorikak (CFO) bigarren garaipena erdietsi zuen, lidergoan sendotuz kadete mutilen mailan eta kadete nesketan June del Teso Olaizolak (JRG) altxatu zituen besoak. Juniorretan Maixa Odriozola Aierbe (ZKL) eta Ander Mendizabal Garate (CFO) izan ziren azkarrenak. Hurrengo astean Gorlizeko Udala Ziklo-Krosa lehiatu zen eta bertan protagonisten izenek errepikatzen jarraitu zuten. Kadeteetan Noa Vega Bilbao (BAQ) eta Aimar Irizar Perez de Arenaza (ULM) gailendu ziren eta juniorretan Mikel Llorente Paduraren (KUS) bigarren garaipenarekin batera Maddi Saizar Saralegik (ZKL) estreinakoz besoak altxatu zituen Iturri Txapelketan, Larrazken Txapelketan bi garaipen lortu ostean.

 

Ataungo Ziklo-Kros Proba txapelketako azken lasterketa izan da. Lasterketa atarian kadete eta junior mailetako lau maillotak erabakitzeko ziren. Kadete mailan lasterketa menderatu zuen Katixa Nabarro Ezpeletak (ZKL) eta garaipenarekin batera sailkapen nagusiari buelta eman zion maillot arrosa eskuratuz. Mutiletan Aitor Beloki Blancok (SAL) besoak altxatu zituen eta lortutako laugarren postua nahikoa izan zen Telmo Hernandez Totorikak (CFO) txapelketako garaipena ziurtatzeko. Junior mailan lasterketa zirraragarria izan zen Ataunen Ander Mendizabal Garateren (CFO) eta Eñaut Bilbao Arriagaren (F2I) artean eta bigarren honek lortu zuen helmugan besoak altxatzea. Nesketan Laia Lera Gil (EIM) lehen juniorra izan zen eta laugarren helmugaratuta Ane Aranburu Lopetegi (ZKL) gailendu zen Iturri Txapelketan.