19-KOAZAROA-KO2025
(c) Irantzu Solaguren
Neguko sasoi betean murgilduta euskal egutegia erdibidera iritsi da eta aurtengo berritasunak diren txapelketa berrietako lehenengoa, Larrazken Txapelketa, amaitu egin da. Bertan kadete eta junior mailako lehen garaileak izan dira. Kadete nesken mailan Haizea Tamayo Millanek (RPK) 38 punturekin garaipena lortu du, tartean baita lasterketa batean garaipena lortuta Elgoibarreko Besa ZX -n. Podiuma Maider Lorenzo Alonsok (OCC) 22 punturekin eta garaipen batekin Lezaman eta Naiare Zapirain Olasagasti (JRG) 21 punturekin osatu dute. Kadete mutiletan Telmo Hernandez Totorika (CFO) izan da erregularrena. Garaipenik eskuratu ez duen arren Hernandezek 32 puntu bildu ditu. Amets Fernandez Baradok (SIM) bigarren postua lortu du bi garaipen lortu ostean Elgoibarren eta Lezaman 27 punturekin txapelketa ixteko. Joanes Aldaba Ansak (SAL) podiuma itxi du 25 punturekin eta garaipen batekin Elorrion.
Junior mailan Maddi Saizar Saralegi (ZKL) izan da indartsuena Elgoibarren eta Lezaman garaipena lortuta eta guztira 43 punturekin. Berastegiarrak ia puntu bikoitza lortu ditu bigarren sailkatua izan den Ane Aranburu Lopetegi bere talkidearekin alderatuz. Zu·K Limousin taldeko hirugarren txirrindulari batek osatu du podiuma. Sara Aranburu Zalduak (ZKL) lau lasterketetan puntuak bilduta hirugarren itxi du Larrazken Txapelketa. Mutilen artean Jokin Pozo Puy (JRG) nagusitu da 37 punturekin eta garaipen bakarrarekin Elorrion. Auritz Ormazabal Beristainek (ZAT) bigarren postua lortu du 33 punturekin eta Aner Irizar Rodriguezek (ALI) 32 puntu bilduta itxi du podiuma.
Lehenengo lau lasterketak osatuta eta Larrazken Txapelketa amaituta hurrengo bost lasterketetan Iturri Txapelketa lehiatuko da abenduak 20ra bitartean. Denboraldia abenduaren 28an itxiko da Seguran Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketekin.
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
CICLOCROSS
CICLOCROSS