22-KOABENDUA-KO2024
(c) ETXF
Euskadiko Ziklo-Kros Selekzioak Munduko Kopara urtero joateko egindako apostua emaitza positiboak ematen jarraitzen du. Gabon garaieko oporraldia aprobetxatuz bost txirrindulariek Hulsterako eta Zonhovenerako bidea hartu dute asteburuan. Larunbatean Hulsten (Herbehereak) Munduko Kopako bosgarren proba lehiatu zen. Junior mutiletan Aner Irizar Rodriguezek eta Arkaitz Suso Arakamak aukera baliatu nahi zuten esperientzia pilatzeko nazioarteko ziklo-kros antzerki onenean. Maila handiko tropelak azkar jarri zituen euren tokian euskaldunak. Bigarren itzulirako Arkaitz 48. postuan zegoen eta Aner 68. postuan. Hulsteko zirkuitu gogorrean itzuliak aurrera egin ahala aurkarien erritmoa jarraitzea gogorragoa egiten zen. Helmugan Arkaitz Susok 65. postua eskuratu zuen eta Aner Irizarrek 71. postua. Emakumezkoetan esperientzia pilatzeaz haratago hurrengo asteetako hitzordu garrantzitsuei begira erritmoa izatea zen helburua. Helburu horren bila aurten dagoeneko Europako Txapelketak lehiatzen izan ziren Nahia Garcia Bidaburuk eta Maier Olano Arozenak. Irati Aranguren Carbaiedak beranduago hasi zuen neguko denboraldia eta bere lehenengo nazioarteko esperientzia zuen aurten. Hasiera ona burutu zuten Olanok eta Arangurenek eta lehenengo itzulian top30aren lehian izan ziren. Lehia horren baitan izan ziren euskal txirrindulariak eta gazte tolosarrak, Maier Olanok, helmugaraino arte eustea lortu zuen 28. postuan sailkatuta. Irati Arangurenek 41. amaitu zuen eta Nahia Garciak 49.
Igandean Munduko Kopa Flandriara lekualdetzea egin zuen Zonhoveneko zirkuitura. Zonhoven oso zirkuitu gogorra izan zen, Euskal Herriko zirkuituekin alderatuz zeharo ezberdina eta gainera eguraldi petralak zorua zaildu zuen eta irteerak 30 minutu atzeratu egin ziren. Junior mutiletan irteera zaila izan zuten Anerrek eta Arkaitzek. Aner lehenengo 50en artean sartu zen lehenengo txanpan eta Arkaitz irteera zaila eta gero azken postuan izan zen. Lasterketak aurrera egin ahala Anerrek erritmoari eutsi zion eta Arkaitz apurka-apurka postuak berreskuratzen hasi zen. Lau itzuli burututa helmugara iritsi ziren txirrindulariak eta euskaldunek jarraian zeharkatu zuten helmuga marra 56. postuan Anerrek eta 57. postuan Arkaitzek. Nesken lasterketan Euskadiko Selekzioa aurreko eguneko helburu berdinarekin atera zen. Hasierako txanpan Olano eta Aranguren top40aren inguruan kokatu baziren ere, tolosarrak berriz ere aurrera egiten hasi zen sailkapenean eta hainbeste dominatzen dituen zirkuitu zailari etekina ateraz postuak irabazten joan zen. Lasterketa erdira iristean Maier Olano 26. postuan zen eta borroka horri helduz helmugan postu bat hobetuta 25. postuan sailkatzea lortu zuen. Irati Arangurenek 39. postua eskuratu zuen eta Nahia Garcia 40. postua.
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
CICLOCROSS
CICLOCROSS