28-KOABUZTUA-KO2024
(c) ETxF
Beste urte batez euskal ziklo-kros denboraldiaren erreferentzia nagusia izango da Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Ziklo-Kros Rankinga. Hego Euskal Herrian ospatuko diren hemeretzi lasterketetatik hamabi rankingaren baitan izango dira. Rankingeko lehenengo hitzordua Elorrion izango da urriaren 27an. Jarraian azaroko lehenengo asteburuko zubia aprobetxatuz hiru egun jarraian izango dira lasterketak Tolosan, Zornotzan eta Ataunen. Berrizek, Lezamak eta Usansolok hartuko dute segida azaroan eta abenduaren lehenan Ametzagako zirkuitu gogorraren txanda izango da. Horren ostean Segurako eta Gorlizeko hitzorduak iritsiko dira Euskadiko Txapelketen atarian. Ohi bezala gabon garaian Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketak ospatuko dira Aiarako Zirkuituan, abenduaren 29an. Ormaiztegi izango da Euskal Rankingaren amaiera urtarrilaren 5ean.
Egutegia indar berrituta dator hiru lasterketa berrirekin eta beste batzuen berreskutzarekin. Hamabi hitzordu hauek eta euskal egutegia osatzen duten beste zazpiek aukera emango diete euskal txirrindulariei astebururo bertan lasterketak izateko eta haien doiak garatzen joateko. Aldi berean, maila goreneko hiru hitzordu izango ditu egutegiak, rankingetik kanpo, Karrantzako, Igorreko eta Amurrioko Nazioarteko Ziklo-Krosekin, UCI mailakoak. Bertan aukera izango dute maile guztietako euskal txirrindulariek maila handiko tropeletan diharduteko.
Javier Ruiz de Larrinaga Ibañez ziklo-kros hautatzailearen hitzetan: “Albiste oso pozgarria da gure egutegia indartzen jarraitzea. Lasterketa berriek erakusten dute ziklo-krosarekiko interesa berreskuratzen ari dela eta gure txirrindulariek hainbat lasterketetan ematen duten mailaren erantzule da. Iaz denok pila bat disfrutatu genuen Amurrion estatuko txapelketekin eta Hodeiren, Gorkaren edo Aneren dominek eta gainerako selekzioko kideek lortutako emaitza bikainek Euskadiko Selekzioaren izen ona goraipatu zuten. Aurten helburu berdinarekin lan egingo dugu eta txapelketak urrun ospatuko diren arren, Galizan, seguru gaude emaitza berdinak lortzeko moduan izango garela.”
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
CICLOCROSS
CICLOCROSS