Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

BORROKARI EUTSIZ

14-KOURTARRILA-KO2023

Irati Arangurenek eta Iker Colmenerok Euskadiko Selekzioa leihan mantendu dute kadete mailan laugarren eta bosgarren postua lortuz. Selekzio leihakor batek ikurriñaren koloreak bikain defendatu ditu.

BORROKARI-EUTSIZ

Irati Aranguren zirkuituko zatirik aldapatsuenean.

Kadeteen txanda izan da gaur arratsaldean Viceko Espainiako Ziklokros Txapelketetan. Lehenengo lasterketa kadete neskena izan da. Bertan Irati Aragurenek laugarren postu oso baliogarria lortu du. Negu honetan hasi zen Irati ziklokrosean eta hasieratik izan dituen teknifikazio aukerei esker, GTxFren eta ETxFren esku hilabete gutxietan estatuko onena izatea lortu du. Lasterketa oso azkar hasi da eta lehenengo itzulian podiumaren leihak aurrera egin du baina bigarren itzuliak Irati Arangurenek bere erritmoa topatu du eta hirugarrenari asko hurbiltzea lortu du. Azken itzulian elkarri mokoka ibili dira Aranguren bera, Lidia Castro eta Aroa Rodriguez. Azkenean Lidia Castrok aurre egitea lortu du brontzezko domina eskuratuz eta Irati Arangurenek laugarren egin du. Maier Olanok ere lasterketa ikusgarria egin du eta zortzigarren amaitu da, bera ere txirrinda gainean lehen lasterketak uztailean leihatu zuelarik. Mirari Gotxik 13. amaitu du, Laida Hierrok 15. eta Nahia Garciak 17.

 

Jarraian mutilen lasterketa izan dugu. Lehenengo itzulian 10 txirrindularietako talde bat osatu da lasterketa buruan eta bertan zeuden Iker Colmenero eta Arkaitz Suso. Talde horretan Roc Cubi katalana erritmoa gogortzen hasi da eta taldea lehertu da. Iker Colmenero podiumaren leihan sartu da hirugarren postuagatik borrokan. Lasterketa erdialdera Colmenero laugarren postuan genuen hirugarrenetik oso hurbil. Arkaitz Susok ere lasterketaren lehenengo postuetan genuen Colmenerongatik hurbil. Azken itzulian Iker Colmenerok postu bat galdu eta bosgarren postuan amaitzea lortu du, jarraian Arkaitz Suso sartu da seigarren postuan. Hurrengo euskalduna Markel Aranaz izan da 17. postuan, Eñaut Bilbao 26. izan da eta Aner Irizar 30. postuan iritsi da. Egoi Arenazak matxura izan du lehenengo itzulian eta adore handiz lasterketa amaitzea lortu du lau itzuli osoetan bakarrik joan ostean.