Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

BOSGARREN POSTUA EUSKADIKO SELEKZIOARENTZAT TALDE ERRELEBOAN

13-KOURTARRILA-KO2023

Diego Ruiz de Arkauteren irteera ikusgarri batek amestea baimendu zigun. Arkaitz Susoren erorikoaren ostean Euskadiko Selekzioa leihatik kanpora geratu zen baina maila aparta erakutsi dute txirrindulariek asteburuko lasterketei begira.

BOSGARREN-POSTUA-EUSKADIKO-SELEKZIOARENTZAT-TALDE-ERRELEBOAN

Diego Ruiz de Arkaute talde erreleboan.

Euskadiko Selekzioak abiatu ditu Espainiako Ziklokros Txapelketak Vicen. Talde erreleboaren lasterketan euskaldunek bosgarren postua lortu dute lasterketa gorabeheratsu batean. Lehenengo itzulian Diego Ruiz de Arkaute protagonista izan da, lehenengo postuan amaituz eta txirrindulari onenekin buruz buru eginda. Jarraian Gaizka Pujanak Diegok utzitako postu onaren erritmoa mantendu du eta lasterketa buruko hirukotean mantendu da.

 

Maria Modenesek ondo eutsi dio erritmoari eta jarraian Arkaitz Susok erorikoa izan du eta postuak galdu ditu Euskadiko Selekzioak. Lasterketa buruko hirukoteak alde egin duenean laugarren posturako leihan sartu da Euskadiko Selekzioa. Susoren atzean Gorka Corres ikusgarri bat abiatu da, tartea murriztuz eta Kantabriarekin leiha estu bat hasiz txokolatezko dominagatik. Corresek azkeneko testigua eman dio Iñigo Gomezek eta bizkaitarra saiatu den arren ezin izan du laugarren postuan amaitu. Azkenean bosgarren postuan amaitu du Euskadiko Selekzioak baina sentsazio oso onekin ikusi delako maila handiko txirrindulariak ditugulako larunbateko eta igandeko lasterketei begira.

 

Bihar txapelketek jarraipena izango dute goizean master mailakoekin eta arratsaldean berriz ere Euskadiko Selekzioa leihan izango dugu kadete neska eta mutilekin, 15h00tatik aurrera.