26-KOABENDUA-KO2022
Aurkezpenean izan dira: Raul Mena (ETxF), Shanti Osoro (GTxF), Aitor Ayerza eta Aitor Iriarte (Oriako T.E.), Fernando Arsuaga (Arsuaga Bizikletak) eta Jose Mari Villanueva (Tolosako Kirol Zinegotzia).
Ziklokrosa bueltan da Tolosara Euskal Herriko Txapelketekin. Iaz berriz ere Iurramendiko Zirkuituan ETxFko Ziklokros Rankingaren baitan Pablo Arsuagaren Oroimenezkoaren lehenengo edizioa antolatu ostean, aurten bigarren edizioan Oriako Txirrindularitza Eskolak Euskal Herriko Txapelketak antolatuko ditu.
Zirkuituak 2300 metro izango ditu eta 100 metro positibo itzuli bakoitzean. Puntu nabarmena azken metroetako jaitsiera teknikoa izango da, Munduko Txapelketei atzera begira jarriko gaituena, helmugatik oso hurbil. Aurkezpenean Aitor Ayerza Ayerbe Oriako T.E. -ko lehendakariak azaldu duen bezala partaidetza oso ona izango da Tolosan, 250 txirrindulari ingururekin. Dagoeneko aurreinskribatuta daude: Ion Izagirre, Paula Suarez, Jonathan Lasta, Olatz Odriozola, Unai Iribar edo Lukene Trujillano.
Aurkezpenean Raul Mena Rodriguez ETxFko lehendakaria izan da. Bere hitzak esker onekoak izan dira Oriako Txirrindularitza Elkartearekiko: “Eskerrak Oriakori txapelketa antolatzeagatik. Badakit esfortzu handia egin dutela hau antolatzeagatik jakinda ere egun horretan, egun berezia izanik, hainbat ekitaldi izango direla herrian. Federazioaren partetik gure babes osoa eskaini nahi diegu ikusi dugulako langile finez osatutako taldea dutela eta haiei esker txapelketa hauek bikain joango dira.”
Zentzu berdinean mintzatu da Shanti Osoro Ramos, GTxFko lehendakaria eta ETxFko lehendakari ordea: "Iaz lehenengo pausua eman zuten ziklokrosa berreskuratuz eta aurten pausu handia eman dute lan oso onari esker. GTxFtik gure babes osoa elkarteari eta gure esker ona bertan egongon diren bolondres guztiei eta lasterketa babesten duten babesle guztiei."
Leihatuko diren lau lasterketak zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango dira. Master 40-50rekoen lasterketa lehenengoa izango da goizeko 9h00tan. Jarraian kadete emakumezkoen eta gizonezkoen lasterketa izango da, 10h00retan. 11h00etan open emakumezkoen eta junior Emakumezko eta gizonezkoen lasterketa izango da. Azkeneko lasterketa open gizonezkoena eta master 30ekoena izango da eguerdiko 12h00etan.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS