Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

2024KO ZIKLOKROS TXAPELKETAK AMURRION OSPATUKO DIRA

20-KOAPIRILA-KO2022

Espainiako Ziklokros Txapelketak Amurrion ospatuko dira 2024. urtean Kuskumendi Mendi Bizikleta Taldearen eta Arabako Txirrindularitza Federazioaren lan onari esker.

2024KO-ZIKLOKROS-TXAPELKETAK-AMURRION-OSPATUKO-DIRA

(c) Olga Chasco

Espainiako Txirrindularitza Federazioak gaur argitara eman du Amurrioko herrian antolatuko direla 2024ko Ziklokros Txapelketak. Pasa den abenduan Amurrioko Kuskumendi Mendi Bizikleta Taldeak proiektuaren lehen harria jarri zuen euskal egutegiaren baitan “I. Jose Maria Basualdo Saria” antolatuta, Arabako Txapelketa izan zena ere.

 

Abenduko lasterketak bere estreinuan izan zuen arrakasta eta gero Kuskumendi MBTk eta Arabako Txirrindularitza Federazioak lanean jarraitu dute hautagaitza defendatzeko eta azkenean gaur publiko egin da erabakia.