Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ETXF ZIKLOKROS RANKINGAREN AMAIERA

09-KOURTARRILA-KO2023

Olatz Odriozola Mugikak eta Aitor Hernandez Gutierrezek eskuratu dute open mailako sailkapen nagusia hainbat garaipen lortu ostean. Junior mailan garaileak Nahia de Miguel Etxebarria eta Gari Ugarte Larrea izan dira.

ETXF-ZIKLOKROS-RANKINGAREN-AMAIERA

Naturbero maillotako lau txapeldunak. (c) ETXF/Naike PhotoSport

Amaiera ikusgarria izan du ETxFko Ziklokros Rankingak Ormaiztegin. Guztira 11 proba leihatu ostean, sailkapen ia guztiak erabakita iritsi ziren rankinga azken proba honetara. Erabakitzeko falta zena kadete nesken maila zen. Lasterketa Nahia Garcia Bidaburuk eskuratu zuen, denboraldi ikusgarria burutuz leihatu dituen rankingeko lasterketa guztiak irabazi baititu. Bigarren postua Maier Olano Arozenak eskuratu zuen eta rankingean puntu bat berreskuratu bazuen ere, Irati Aranguren Carbaiedak hirugarren postua lortuz txapeldun izendatu zen. Kadete mutiletan sailkapen nagusia dagoeneko erabakita zegoen Arkaitz Suso Arakamaren alde.

 

Junior mailan Nahia de Miguel Etxebarria nagusi izan da rankingean hiru garaipen eskuratu ostean. Bigarren postua Aiala Serrano Mansok eskuratu du baita ere hiru garaipen eskuratuta eta Irati Gomez Gomez hirugarren sailkatu da. Aipatzekoa ere Nahia Arana Quintanillak laugarren sailkatzea lortu duela leihatu dituen lau lasterketak irabazi ostean, lautik lau. Gizonezkoetan Gari Ugarte Larrea izan da txapeldun 100 puntu lortuta tartean 4 garaipenekin. Bigarren postua Oinatz Farelo Sarasuak eskuratu du 78 puntu eta garaipen bakarrarekin. Hirugarren Beñat Fernandez de la Peña izan da 62 puntu eta garaipen bat eskuratu ostean.

 

Open mailan -Elite eta 23 Urtez Azpiko mailak batzen dituena- irabazleak Aitor Hernandez Gutierrez eta Olatz Odriozola Mugika izan dira. Aitorren eta Olatzen nagusitasuna eztabaidaezina izan da denboraldi ia osoan zehar. Olatzek 96 puntu bildu ditu eta zazpi garaipen erdietsi ditu (leihatu dituen guztiak azkenekoa ezik). Aitorrek ere emaitza bikainak lortu ditu 105 punturekin eta hiru garaipenekin, erregulartasun handia erakutsiz.

 

Master mailan garaileak Erlantz Uriarte Okamika (M30), Gaizka Pujana Barquin (M40) eta Xabier Mendiaraz Arrilaga (M50) izan dira.

 

ETxFk ranking hau aurrera ateratzeko izan dituen babesleei eskerrik beroenak helarazi nahi dizkie. Horien artean ditugu: NaturBero, Decathlon, GES Manufakturak, Kalas, Zaiklin.