20-KOMARTXOA-KO2023
(c) ETxF
Martxoak 19an, igandean, Euskadiko Junior Selekzioak txirrindularientzat hain garrantzitsua den nazioarteko esperientzia bilatuz Frantziako Vendee eskualdera jo zuen La Bernaudeau Klasikoa leihatzeko. Lasterketan batez ere Frantziako baina baita ere Europa osotik etorritako talde indartsuenetakoak zeuden.
Irteeratik tropela oso azkar ibili zen eta uneoro ihesaldi saiakerak izan ziren 3-4 txirrindularietakoak gehienez ere 20 segundutako aldea lortuz. Bertan Gorka Corres izan genuen ihesaldietan sartzeko borrokan baina inorrek ez zuen lortu tarte nabarmenik irekitzea tropelarekiko. Zirkuitura sartzear zeudenean, malda labur batean 20 txirrindularietako taldea osatu zen lasterketa buruan. Euskal txirrindulariak saiatu ziren arren, ez zituzten indar nahikoak izan talde horretan sartzeko, 30 kilometro falta zirelarik.
Talde horrek tartea ireki zuen eta helmugara txapeldun iritsi zen txirrindularia talde horretatik abiatu zen. Gure lehenengo txirrindularia Unax Errasti Urteaga izan zen, 29. postuan, tropel nagusiko sprinta leihatuz. Tropel horretan ere Gorka Corres Ibañez de Opakua sartu zen. Atzerago Unax Olano Arozena sartu zen eroriko baten ostean tropela galduta eta Eneko Ortega Larrañagak 12’34”ra sartzea lortu zuen. Gari Ugarte Larreak zulaketa eta erorikoa izan zuen zirkuitura sartu baino lehen eta ez zen gai izan lasterketa bukatzeko.
Mikel Alonso Oiarbide hautatzaileak balorazio oso positiboa egin du asteburuaz. Jakitun gure txirrindualarientzat lasterketa gogorra izango zelakoan batez ere ordeka zen lasterketa batean 1600 metro positibo gainditu zituztelako abiadura oso azkarrean. “Gure txirrindulariak 90. kilometrora arte leihakorrak izan daitezke, baina pentsa hemen 140 kilometro egin zituzten neutralizatutako zatia kontuan hartuta eta 3h30 izan ziren. Gure txirrindulariak ohituta daude honen erdia egitera eta haiekin pixkanaka lanketa egin beharko dugu horrelako lasterketetan leihakorrak egiteko. Hurrengo helburua estatuko txapelketak izango dira eta espero dut hori baino lehen beste lasterketa interesgarriren batean parte hartu ahal izatea.”