21-KOUZTAILA-KO2025
(c) ETXF
Emaitza positiboekin itxi du Euskadiko Selekzioak udako txapelketen erronda XCO eta DHI -ko txapelketekin. Bazan lehiatutako XCO txapelketetan domin bat eta bi top10 lortu dituzte euskaldunek eta La Molinan emaitza onak lortzetik haratago esperientzia baliogarria eskuratu dute euskal txirrindulariek.
Talde erreleboa/XCR probarekin hasi ziren ostiralean Bazako txapelketak. Bertan Euskadiko Selekzioak laugarren postua lortu zuen brontzetik zortzi segundu eskasetara helmugaratuta. Euskadiko boskoteak errelebo sendoak eman zituen eta azken txanpara arte dominen lehian izan zen baina Eneko Olveira Rodrigoren azken itzulian astigarragarrak eroriko bat izan zuen eta aukerak galdu zituen, laugarrren helmugaratuta.
Larunbatean XCO lasterketak hasi ziren junior mutilen mailarekin. Peio Munduate Aizkorretak lasterketa oso ona burutu zuen top10aren borrokan. Lasterketa erdialdera 15. posturaino jaitsi bazen ere bere kemenak ez zuen etenik izan eta 13. helmugaratzea lortu zuen. Igandean 23 urtez azpiko gizonezkoek eta emakumezkoek hartu zuten protagonismoa. Eneko Olveira Rodrigo izan zen Euskadiko ordezkaria 23 urtez azpiko gizonezkoetan. Buruarekin jokatuz bere neurria mantendu du lehenengo itzulietan eta borroka mental horretan pixkanaka-pixkanaka gailentzen joan da, postuak berreskuratzen eta helmugan bosgarren postu bikaina lortu du.
Emakumezkoen lasterketan Magali Albisu Etxebeste nabarmendu da. Urrezko dominaren lehiak alde eginda hasieratik podiumeko postua ziurtatzen ahalegindu da oiartzuarra lehenengo momentutik. Indartsu artiu da Magali malda gora nabarmentzen eta mina egiten aurkariei. Une batean bigarren posturaino iritsi da baina gero malda behera aurkariak hurbiltzen zitzaizkion. Azken aurreko itzulian harrapatu dute Magali eta barrenak hustutzen borrokatu du hirugarren postuarekin helmugaratzeko eta brontzezko domin historikoa janzteko, Euskadiko Selekzioak XCOn lortutako azken domina eta hamahiru urte geroago. Junior nesketan Iraia Zapirain Olasagasti izan da selekzioko onena, 21. postuan.
La Molinako DHI txapelketetan Paul Mendizabal Garate top20tik 16 ehunekotara geratu zen junior mailan, selekzioko kideen artean postu onena eskuratuz, 21.
BTT
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
BTT
BTT