10-KOMARTXOA-KO2023
Euskadiko Selekzioaren kide bat estatuko txapelketetan.
Behin euskal errepide denboraldia abiatuta, mendi-bizikletako denboraldia aurkezteko garaia da. Aurten Mendi Bizikletako Euskal XCO Kopak hiru asteburutan ospatuko diren hiru lasterketa izango ditu. Lehenengo froga Oiartzunen, maiatzak 28an, ospatuko den Oiartzungo BTT Sari Nagusia izango da, OTXE Oarsoaldea Klubak antolatuta. Hurrengo lasterketa Aramaion ospatuko da Aramaioko Sari Nagusia, Orixol Mendi Elkarteak antolatuta.
Azkeneko lasterketa ekainaren 11an izango da Amurrion eta bertan Kopa erabakitzeaz gain, Euskadiko Txapelketa izango da ere, Kuskumendi MTB kirol klubak antolatuta. Hiru proba hauek, jarraian izanik euskal txirrindulari onenak agerian utziko dituzte eta baliogarriak izango dira Espainiako Txapelketen atarian Euskadiko Selekzioa osatzeko.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
BTT
BTT
BTT
ERREPIDEA