Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ERRONKA BERRIA EUSKADIKO SELEKZIOARENTZAT

17-KOMAIATZA-KO2023

Asteburu honetan Euskadiko Egokituen Selekzioak Espainiako Txirrindularitza Paralinpiar Txapelketetan parte hartuko du. Maiatzaren 20an eta 21ean Lugoko Viveiro herrian erlojupeko eta errepide probak ospatuko dira.

ERRONKA-BERRIA-EUSKADIKO-SELEKZIOARENTZAT

Txapelketetako kartela

Euskadiko Selekzioak erronka berriari aurre egingo dio asteburu honetan Galizian. Larunbat eta igandean Espainiako Txirrindularitza Paralinpiar Txapelketak ospatuko dira, Viveiron (Lugon). Selekzioak bertan lau txirrindulari izango ditu: Oskar Garro Antxia eta Markel Alonso Cardama MC2 mailakoak; Guillermo Prieto Hortelano MC4 mailakoa eta Ander Albisu Urresti MC5 mailakoa.

 

Leihaketak larunbat arratsaldean abiatuko ditu Euskadiko Selekzioak erlojuaren aurkako lasterketan. Bertan 5 kilometroetako zirkuitu bati lau itzuli eman beharko dizkiote MC4 eta MC5 mailako txirrindulariek eta 2 itzuli MC2 mailakoek. Igandean errepide lasterketak ospatuko dira 20,8 kilometrotako zirkuitu batean, itzuli bakoitzean 521 metro positibo izango dituztelarik. MC5 eta MC4 mailako txirrindulariek 3 itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari eta MC2 mailakoek aldiz itzuli bakarra emango dute.

 

Euskadiko Selekzioa Galiziara podiumen bila joango da, iaz lortutako emaitza onak errepikatzea zaila izango bada ere. Espainiako eta Europako Kopako probetan emaitza oso onak batu dituzte txirrindulariok eta txapelketa hauek denboraldia borobiltzeko aukera paregabea izango dira.