Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

TXAPELDUNEN BIDERA ITZULIZ

10-KOAPIRILA-KO2023

Espainiako Juniorren eta Kadeteen Pista Txapelketak berpizgarriak izan dira Euskadiko Selekzioarentzat. Guztira 15 domin eskuratu dira, nabarmenduz Urko Vidal Mendiaren urrea kilometroan eta kadete mutilena taldekako abiaduran.

TXAPELDUNEN-BIDERA-ITZULIZ

(c) ETxF

Pozgarria da ikustea Euskadiko Selekzioaren emaitzak pasa den asteburuko Espainiako Pista Txapelketetan. Lortutako bi txapelketetaz gain, domin sorta zabala izan da, nabarmenduz batez ere kadete eta junior mutilek lortutakoak taldekako probetan, bai jazarpenean bai abiaduran.

Txapelketak ostegunean hasi ziren sailkatze probekin. Bertan Tasio Senperena Oiartzabalek, Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelenak eta Naiara Espinosa Angulok abiadura probetan sailkatzea lortu zuten. Bakarkako jazarpenean aldiz Izaro Etxarri Aranburuk A finalerako sailkatzea lortu zuen eta Izaro Oliveira Alberdi eta Eñaut Urkaregi Sanz B finalerako sailkatu ziren.

Ostiralean bakarkako jazarpen probetan izan genituen lehenengo dominak. Etxarrik zilarrezko domina eskuratu zuen A finalean eta Oliveirak eta Urkaregik B finalak irabazita brontzezko dominak eskuratu zituzten. Izaro Etxarrik Mallorcatik ekarritako bolada onari jarraipena emango zion beste zilarrezko domin bat eskuratuz Scratchean, gainera Naiara Espinosak brontzezko domina ere eskuratuko zuen proba horretan. Mutilen kasuan Aimar Fernandez de Gorostizak bigarren postua eskuratuko zuen Scratchean.

Abiadura proban Tasio Senperenak hirugarren izango zen eta 500 metroen proban Urkaregi eta Fernandez de Gorostiza podiumeko bigarren eta hirugarren postutara igoko ziren. Junior mutilek kilometro osoko proba izango zuten eta bertan Urko Vidal Mendiak proba irabazi eta Espainiako txapeldun bilakatuko zen.

 

Larunbatean taldekako lasterketen txanda izan zen. Kadete mutilek lan aparta burutu zuten eta txapeldun izan ziren taldekako abiadura proban. Taldekako jazarpenean aldiz B finalerako sailkatu ziren eta bertan euskal derbya leihatuz Nafarroaren kontra, Euskadik denborarik onena egin zuen eta brontzezko domina eskuratu zuen. Junior mutilen laukoteak ere lan txukuna egin zuen taldekako probetan eta abiaduran brontzea eskuratu zuten. Eguna ixteko beste bi brontze iritsi ziren Izaro Oliveirari eta Eñaut Urkaregiri esker kanporaketa proban. Txapelketan igandean amaitu ziren Joan Cardonaren brontzezko dominarekin puntuaketa proban.