26-KOMARTXOA-KO2024
(c) Martin Early/ETxF
Behin baino gehiagotan izan den bezala, aste honetan Galapagarreko Tasio Greciano Belodromoa zorioneko tokia izatea bilatuko du Euskadiko Selekzioak ostegunetik igandera lehiatuko diren txapelketetan. Horretarako Asier Maeztu Bilabeitia eta Onditz Urruzmendi Lizeaga hautatzaileek 14 txirrindularietako selekzioa osatu dute, 6 kadete eta 8 juniorrekin. Iazko emaitzen bidera itzultzea da helburua, Galapagarren 15 domin lortu baitzituen Euskadiko Selekzioak kadete eta junior mailetan. Helburu horrekin duela urtebete domina lortutako hainbat txirrindularik errepikatuko dute, kontuan hartuta junior mailako txirrindulari gehienak lehenengo urtekoak direla eta lehia handia espero dela maila horretan.
Txapelketak ostegunean hasiko dira abiadura proben sailkatze faseekin. Ostiral goizean proba ezberdinetako sailkatze faseek jarraituko dute eta eguerdi aldera lehenengo finalak ospatuko dira. Kategoria guztietako abiadura probako finalak zehazki. Arratsaldeko saioan bakarkako jazarpeneko, 500 metrotako edo kilometroko erlojupeko eta Scratcheko finalen unea izango da. Larunbat goizean berriz ere sailkatze probak lehiatu ostean arratsaldean taldekako jazarpeneko eta abiadurako eta kanporaketa finalak lehiatuko dira. Txapelketak ohi bezala berpizkunde igande goizean amaituko dira puntuaketa eta keirin probekin.
Euskadiko ordezkatzen txirrindulari hauek izango dira, 8 junior: Kimetz Aranburu Urrutxurtu (Cafe Dromedario), Joan Cardona Valdajos (IparMaquina), Naiara Espinosa Angulo (Zu·K Limousin), Izaro Etxarri Aranburu (Andoaingo), Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelena (IparMaquina), Irati Mitxele Arrilaga (JRG Urkia), Ander Otegi Ariztimuño (AMPO) eta Eñaut Urkaregi Sanz (Garaje Tolosa-Danena). Kadeteetan aldiz 6 txirrindularik osatuko dute Euskadiko Selekzioa: Aimar Capdequi Juste (Iruki), Maialen Narbona Bilbao (Punta Galea), Urko Nazabal Elola (Limousin), Irati Quintano Erdoiza (Rio Miera), Eneko Ugartemendia Parra (Andoaingo) eta Ane Zubeldia Peñagarikano (JRG Urkia).
FEDERAZIOA
PISTA
PISTA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA