Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

RAUL MENA RODRIGUEZ BERRIZENDATU DUTE ETXF -KO LEHENDAKARI

11-KOMARTXOA-KO2025

Bilbotarrak buru duen hautagai-zerrenda aurkeztutako bakarra izan da eta ETxFren hauteskunde batzordeak Raul Mena Rodriguez berrizendatu du lehendakari. Kirol lege berriaren arabera egindako lehenengo hauteskundeak izan dira.

RAUL-MENA-RODRIGUEZ-BERRIZENDATU-DUTE-ETXF--KO-LEHENDAKARI

(c) Martin Early

Hautagaitza zerrenda bakarra aurkeztuta eta kontrako arrazoibideak aurkezteko epea gaindituta Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren hauteskunde organoak Raul Mena Rodriguez bilbotarra berrizendatu du federazio honen lehendakari. Menak buru zuen zerrendak osatuko du gaurtik aurrera federazioaren zuzendaritza batzordea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako federazioetako lehendakariekin batera. Eusko Jaurlaritzaren kirol lege berria aplikatuz burutu diren lehenengo hauteskunde hauetan lehenengo aldiz hautagaitzek hautagai zerrenda oso bat aurkeztu behar izan dute eta ez lehendakarigai bat bakarrik.

 

Raul Mena Rodriguez teknikarien estamentua ordezkatzen aurkeztuta, lehendakari karguan jarraituko badu ere zuzendaritza batzordean aldaketak izango dira gaurtik aurrera. Lehendakari-ordearen kargua Emilio Ramos Rodriguezek hartuko du kluben estamentuen ordezkaritzan, eta diru-zaina Aritz Llinares Nanclares izango da epaileen ordezkaria izaten. Lurraldeetako federazioetako lehendakariekin batera Ziortza Isasi Cristobal bokala izango da zuzendaritza batzordean kirolarien estamentua ordezkatuz. Zuzendaritza batzordeko ordezkoak izango dira: Victor Martinez Gonzalez (Epaileak), Santiago Izcara Garcia (Klubak), Izaro Oliveira Alberdi (Kirolariak) eta Ana Usabiaga Balerdi (Teknikariak).

 

Hauteskunde batzordearen adostasuna ezagututa eskertuta adierazi da lehendakari karguan jarraituko duen Raul Mena Rodriguez. “Nik karguan jarraituko dudan arren aldaketak izango dira federazioaren hainbat alorretan eta hemendik aurrera gurekin jarraituko ez dutenei nire eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiet. Federazioa hartu genuenean hainbat erronkei aurre egin behar izan genien eta lau urteotan egindako lanari esker federazioa egoera ezin-hobean dago eta kirolarien emaitzak onak izan dira modalitate guztietan. Egindako lana bikaina izan da eta horren adibide da kirolarietaz haratago gurekin izandako hainbat teknikarik ere bidea hasi dutela txirrindularitza egitura profesionaletan edo estatuko selekzioetan. Hemendik aurrera etorkizunak ate joka dizkigun erronkei aurre egitea tokatzen zaigu, norabide aldaketa bortitzik gabe baina jakinda txirrindularitza (bizitza oro har) etengabeko aldaketan dagoela eta horretara moldatu behar garela.”