Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

BIHAR HASIKO DIRA EUSKADIKO TXAPELKETAK

19-KOMAIATZA-KO2023

Bihar hasiko dira aurtengo Euskadiko Errepideko Txapelketak. Lau lasterketa izango dira asteburu honetan eta hurrengoan banatuta. Bihar Larrinben emakumezkoen txanda izango da eta Seguran kadeteena. Igandean aldiz juniorren txanda izango da Amurrion.

BIHAR-HASIKO-DIRA-EUSKADIKO-TXAPELKETAK

Euskadiko Txapelketako kartela

Errepideko denboraldiak aurrera darrai eta bihar, larunbatez, Euskadiko Errepideko Txapelketak hasiko dira. Goizean bi txapelketa izango ditugu bi lurralde ezberdinetan. Emakumezkoek Larrinben izango dute parada, Euskaldun Txapelketaren baitako lasterketan Euskadiko txapeldun maillotak erabakiko dira. Lasterketak 9h30tan hasiko dira kadeteekin, 47 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dituzte antolakuntzak diseinatutako ibilbideari bi itzuli emanez. Jarraian juniorren, 23 urtez azpikoen eta eliteen txanda izango da 79 kilometrotako ibilbidea betetzeko.

 

Larunbat goizean ere Seguran kadeteen Euskadiko Txapelketa ospatuko da. Gazteek 58,5 kilometrotako ibilbidea izango dute eta Liernia eta Zeraingo mendateak gainditu beharko dituzte txirrindulariak azken kilometroetan. Lasterketarako 172 txirrindulariek izena eman dute eta bertatik 1. eta 2. urteko kadete mailako txapeldunak aterako dira.

 

Igandean junior gizonezkoek hartuko dute testigua Amurrion. Lasterketa goizeko 10h00etan hasiko da eta 111 kilometro izango ditu, bertan 155 txirrindularik parte hartuko dute. Ibilbide luzea 22 kilometrotako zirkuitu bati 5 itzuli emanez gaindituko dute juniorrek. Itzuli bakoitzean bi mendate izango dira: Zaraobe eta Lezama. Amurrioko ibilbidea gogortasun nabaria aurkezten ez duen arren, Lezamako malda berriak eta gogorrak gogortasun handia erantsiko dio txapelketari.

 

Amaitzeko, datorren larunbatean afizionatuen txapelketa izango dugu Beasainen. Euskaldun Txapelketaren baitan ospatuko den Loinaz Proba Euskadiko Elite eta 23 Urtez Azpiko gizonezkoen txapelak banatuko ditu. Ibilbidea guztiz berrituta dator, hasieratik mendateak sartuz ibilbidean. Bi aldiz Beasain-Atagoiti-Brinkola-Atagoiti-Olaberria-Beasain zirkuitua osatuko dute txirrindulariek eta horren ostean Mandubiako -Garinetik- eta Olaberriako mendateak gaindituko dituzte txirrindulariek. Guztira 131 kilometro izango ditu ibilbideak eta zortzi mendate. Izen-ematea federazio honen webgunean irekita dago datorren asteazkenera arte.

 

Txapelketen nondik-norakoak ezagutzeko #EuskadikoTxapelketa traola erabilgarri izango da sare sozialetan.

ARGAZKI GALERIA

BIHAR HASIKO DIRA EUSKADIKO TXAPELKETAK