16-KOABENDUA-KO2022
Raul Mena Rodriguez izan da asanbladaren burua ETxFko lau lehendakari orderekin batera.
Ohitura den bezala Raul Mena Rodriguez lehendakariak eguberriak zorionduz eta hurrengo urte oparoa desiatzen hasi du batzarra. Jarraian ez-ohiko batzarra hasi da hurrengo urteko txirrindularitza araudiak onartzeko. Behin onartuta hurrengo asteetan argitaratuko dira ETxFren webgunean.
Jarraian ohiko batzarra hasi da aurreko otsaileko batzarraren akta onartuz. Bigarren puntuan 2023ko Kirol Egutegiak onartu dira. Bertan Euskaldun Txapelketen, Lehendakari Txapelketako eta Euskadiko Txapelketen datak onartu dira. Aurten erabaki da Euskal Herriko gainerako lau federazioekin batera Euskal Herria eta Gaztetxoak Txapelketak ez antolatzea egutegiak ezarrita duen presioa arintzeko eta hurrengo urteetara begira hausnarketa saioa ekiteko txapelketa hauek berritutak eta gaur egungo egoerara moldatuta itzul daitezen. Mendi bizikletako egutegiari dagokionez hurrengo urtean bost proba izango dira, XCO BTT Euskal Kopako lau (Euskadiko Txapelketak hauen baitan) eta Euskadiko XCM Txapelketa.
Batzarrak lizentzien onarpenarekin jarraitu du. Aurtengo egoera ekonomikoa kontutan hartuta lehendakaria oso pozik agertu da 2022ko prezio berdina mantenduta. “Aurten KPIaren igoera saihestu ahal izana eta lizentziaren prezioa 160€ -tan mantentzea garaipena da guretzat. Lan asko eta luze egin dugu hainbat eskaintza aztertuz eta zintzoki uste dut hoberenarekin geratu garela, bai zentzu ekonomikoan baita ere estalduren alorrean.” Lizentziak hurrengo egunetan tramitatzen hasiko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioen lanari esker.
Azkenekoz asanbladak zuzendaritza batzordeari onartu dio ETxFren 2023ko aurrekontu aurreproiektuaz Eusko Jaurlaritzari informatzea. Hurrengo asanbladan (otsailean) onartuko dira kontuak.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA