Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOAREN ASANBLADA OROKORRA

16-KOABENDUA-KO2022

Ostiral honetan federazioaren organo gorena batzartu da Elgoibarren. Batzarrean 2023 urteko lizentziak, errepide eta mendi bizikletako egutegiak eta hurrengo urteko araudiak onartu dira.

EUSKADIKO-TXIRRINDULARITZA-FEDERAZIOAREN-ASANBLADA-OROKORRA

Raul Mena Rodriguez izan da asanbladaren burua ETxFko lau lehendakari orderekin batera.

Ohitura den bezala Raul Mena Rodriguez lehendakariak eguberriak zorionduz eta hurrengo urte oparoa desiatzen hasi du batzarra. Jarraian ez-ohiko batzarra hasi da hurrengo urteko txirrindularitza araudiak onartzeko. Behin onartuta hurrengo asteetan argitaratuko dira ETxFren webgunean.

 

Jarraian ohiko batzarra hasi da aurreko otsaileko batzarraren akta onartuz. Bigarren puntuan 2023ko Kirol Egutegiak onartu dira. Bertan Euskaldun Txapelketen, Lehendakari Txapelketako eta Euskadiko Txapelketen datak onartu dira. Aurten erabaki da Euskal Herriko gainerako lau federazioekin batera Euskal Herria eta Gaztetxoak Txapelketak ez antolatzea egutegiak ezarrita duen presioa arintzeko eta hurrengo urteetara begira hausnarketa saioa ekiteko txapelketa hauek berritutak eta gaur egungo egoerara moldatuta itzul daitezen. Mendi bizikletako egutegiari dagokionez hurrengo urtean bost proba izango dira, XCO BTT Euskal Kopako lau (Euskadiko Txapelketak hauen baitan) eta Euskadiko XCM Txapelketa.

 

Batzarrak lizentzien onarpenarekin jarraitu du. Aurtengo egoera ekonomikoa kontutan hartuta lehendakaria oso pozik agertu da 2022ko prezio berdina mantenduta. “Aurten KPIaren igoera saihestu ahal izana eta lizentziaren prezioa 160€ -tan mantentzea garaipena da guretzat. Lan asko eta luze egin dugu hainbat eskaintza aztertuz eta zintzoki uste dut hoberenarekin geratu garela, bai zentzu ekonomikoan baita ere estalduren alorrean.” Lizentziak hurrengo egunetan tramitatzen hasiko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioen lanari esker.

 

Azkenekoz asanbladak zuzendaritza batzordeari onartu dio ETxFren 2023ko aurrekontu aurreproiektuaz Eusko Jaurlaritzari informatzea. Hurrengo asanbladan (otsailean) onartuko dira kontuak.

 

EMAKUMEZKOEN EUSKALDUN TXAPELKETA

Emakumeen Segurako Saria

Segura

Martxoak 4

Zaldibarko Emakumeen Saria

Zaldibar

Martxoak 5

Lea-Artibai Txallengea

Lekeitio-Markina-Berriatua

Apirilak 14-16

Larrinbeko Sari Nagusia

Amurrio

Maiatzak 6

Tafallako T.E. Garaikurra

Tafalla

Ekainak 24

Emakumeen Txirrindulari Lasterketa

Lakuntza

Ekainak 25

Emakumeen Oridiziako Klasikoa

Ordizia

Uztailak 8

Bergara Hiria San Martzial Igoera

Bergara

Uztailak 14

Karmen Saria

Larrabasterra

Uztailak 16

Sopela Udala Saria

Sopela

Abuztuak 19

GIZONEZKOEN EUSKALDUN TXAPELKETA

Zumaia Saria

Zumaia

Otsailak 25

Laukizko Udala Saria

Laukiz

Martxoak 18

Cirilo Zunzarrenen Oroimenezkoa

Lizarra-Estella

Martxoak 19

SF-Haitzasko Oroimenezkoa

Markina-Xemein

Martxoak 25

Gorlara Igoera

Bergara

Martxoak 26

Udaberri Klasikoa Elite-Sub23

Zornotza-Amorebieta

Apirilak 1

Eusebio Velez Garaikurra - Mendiz Sari Nagusia

Durana

Apirilak 16

Lazkaoko Proba

Lazkao

Apirilak 29

Natxituako Sari Nagusia

Natxiua-Ea

Maiatzak 7

Iturmendi Garaikurra

Iturmendi

Maiatzak 14

San Gregorio Saria

Berriatua

Maiatzak 20

Ataun San Martin Proba

Ataun

Maiatzak 21

Loinaz T.E. Proba

Beasain

Maiatzak 27

San Joan Txirrindulari Proba

Segura

Ekainak 3

Done Pedro Sari Nagusia

Irun

Ekainak 4

Jose Mari Anzaren Oroimenezkoa

Tolosa

Ekainak 17

LEHENDAKARI TXAPELKETA

Antzuola Saria-Leteren Oroimenezkoa

Antzuola

Uztailak 9

Robert Innova-Ega Perfil Garaikurra

Villatuerta

Uztailak 15

Dorletako Amaren Sari Nagusia

Gatzaga

Uztailak 16

Xanisteban Saria

Oiartzun

Abuztuak 6

San Roman Saria

Muxika

Abuztuak 9

Aiara Zirkuitua

Amurrio

Abuztuak 15

Leintz Bailarari Iitzulia

Aretxabaleta

Abuztuak 16

Etxanizen Oroimenezkoa

Elgoibar

Abuztuak 23

Gernikako San Bartolome Sari Nagusia

Gernika

Abuztuak 24

Zegamako San Bartolome Saria

Zegama

Abuztuak 26

Andra Mari Sari Nagusia

Urduliz

Irailak 8

Andra Mari Txiki Saria

Baranbio

Irailak 9

Altsasu Txirrindulari Proba