2022KO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

10-KOOTSAILA-KO2022

2022ko ETXFren Batzar Nagusia datorren otsailak 25ean ospatuko da.

2022KO-BATZAR-NAGUSIRAKO-DEIALDIA

ETXF

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Raúl Mena presidenteak formalki gauzatu du gaur Batzar Nagusirako deialdia, datorren otsailak 25 ostiralean eta Donostiako Amara Plaza hotelean egingo delarik. Batzarrak bitan banatuko da, hots, ezohiko eta ohiko saiotan. Ezohiko saioa 17:30etan hasiko da lehenengo deialdian, 18:00 bigarrenean, eta bertan Sexu-jazarpen eta -abusuak prebenitzeko eta zehatzeko araudia aurkeztuko da onar dadin. Ondoren, ohiko saioan dagoeneko, 2021eko Kirol Jardueren Memoria, 2021eko Ekitaldiko Finantza Egoera eta 2022ko Aurrekontu Proiektua aurkeztuko dira onartzeko.