Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

IAZKO BIDEARI JARRAIKA

22-KOMARTXOA-KO2023

Ziklokrosean lortutako emaitza bikainei jarraitu nahian, asteburu honetan Euskadiko Selekzioak urteko bigarren estatuko txapelketei ekingo die. Larunbat eta igande honetan Mallorcan Toni Cerdá SN ospatuko da, Espainiako Omnium eta Madison Txapelketa.

IAZKO-BIDEARI-JARRAIKA

(c) ETxF

Euskadiko Selekzioak asteburu honetan urteko erronka nagusietako bat izango du Mallorcan. Martxoak 25ean eta 26ean, larunbatean eta igandean, Toni Cerdá Sari Nagusia ospatuko da. Larunbatean omniuma leihatuko da eta igandean madison probak. Hauek guztiak Espainiako txapeldunak izendatzeko balioko dute.

Iaz lortutako emaitza onei jarraitu nahian, aurten Eusakdiko Selekzioak talde indartsu eta esperientziarekin aurre egingo die txapelketa hauei. Iazko edizioan guztira 6 domin eskuratu ziren, horietatik 3 urrezkoak. Aurten iaz dominak lortutako txirrindulariak izango dira baina baita ere euren lehenengo txapelketa izango duten txirrindulariak. Neguan zehar Anoetako belodromoan erakutsitako maila onari esker, Euskadiko Selekzioak oinarri berriak ditu pistan hurrengo urteetan nagusi izaten jarraitzeko.

Larunbatean omniumean kadete mailan txirrindulari hauek izango ditugu: Izaro Etxarri Aranburu, Irati Mitxelena Arrilaga, Unai Moran Aranzabal eta Eñaut Urkaregi Sanz. Junior mailan aldiz honako txirrindulariak izango ditugu: Izaro Oliveira Alberdi, Tasio Senperena Oiartzabal eta Urko Vidal Mendia.

Igandean madison probetarako maila bakoitzeko bikote bat osatuko da, junior nesketan ezik. Aipatutako txirrindularietaz gain Telmo Senperena Oiartzabal eta Jaime Romero Villanueva bikotea osatuko dute elite eta 23 urtez azpiko mailan Euskadiko Selekzioaren koloreekin. Bikote sendoa eta indartsua selekzioarentzat beste domin bat eskuratzeko helburuarekin.

ARGAZKI GALERIA

IAZKO BIDEARI JARRAIKA