Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKADIKO KADETE SELEKZIOA KATALUNIAN ESTREINATUKO DA

04-KOMAIATZA-KO2022

Euskadiko Kadete Selekzioak asteburu honetan Antonio Miguel Ramirezen Oroimenezkoa leihatuko du Palafrugellen, Catalunyan.

EUSKADIKO-KADETE-SELEKZIOA-KATALUNIAN-ESTREINATUKO-DA

(c) ETXF

Euskadiko Selekzioa Catalunyako Koparen baitan larunbat eta igande honetan Antonio Miguel Ramirezen Oroimenezko lasterketetan egongo da. Larunbatean Esclanyà herrian 66 kilometrotako lasterketa izango dute 4. mailako mendateekin eta sterratoarekin. Igandean aldiz Palafrugell herrian klasiko baten antzerako lasterketa izango dute gune teknikoekin eta estuekin.

 

Selekzioaren helburuak, garaipenak lortzeaz haratago talde bezala lan egiten ikastea da, uztaileko txapelketei begira eta baita ezagutzen ez dituzten errepideetan eta aurkarien kontra leihatzen ikastea. Hauek izango dira ikurriñaren koloreak defendatuko dituzten txirrindulariak: Peio Albizua Prada, Iurdan Garcia Arrieta, Marco Martín Cuevas, Hodei Muñoz Gabiña, Ander Otegi Ariztimuño, Aimar Kintana Castillo, Mikel Sanz Esteibar, Eñaut Urkaregi Sanz eta Ibai Villate Momeñe.

 

Xabier Murgiondo hautatzailearen esanetan: “Aukera paregabea da guretzat lan dinamikak eta metodologiak ezartzeko txapelketei begira. Oso aberasgarria izango da gure gazteentzat lasterketa hauetan parte hartzea, ezjakintasunari aurre egiten ikasteko. Eramango ditugun txirrindularietatik bakarrak du esperientzia errepideko selekzioarekin eta honi esker gainerakoek ere gure lan metodoa ezagutuko dute uztailean txapelketetan dena errazagoa izateko.”

ARGAZKI GALERIA

EUSKADIKO KADETE SELEKZIOA KATALUNIAN ESTREINATUKO DA