Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKADIKO SELEKZIOA NAZIOARTEKO PLAZAN

15-KOMARTXOA-KO2022

Euskadiko Selekzioak igande honetan, martxoak 20, nazioarteko Bernaudeau Klasikoan parte hartuko du nazioarte mailako junior talde onenekin.

EUSKADIKO-SELEKZIOA-NAZIOARTEKO-PLAZAN

(c) ETXF

Datorren martxoak 20an Euskadiko Selekzioak La Chataigneraie eta La Roche artean ospatuko den UCI mailako lasterketan izango da frantziar estatuko eta beste herrialdeetako beste 33 talderekin batera. Lasterketak guztira 130 kilometro izango ditu igoeraz josita eta hiru mendiko sariekin. Euskadiko Selekzioak 5 txirrindulari eramango ditu: Aimar Madina, Beñat Garaiar, Markel Beloki, Imanol Aceña eta Yago Agirre.

 

Aurrerapauso handia da selekzioarentzat nazioarteko egutegian sartzea. Alde batetik gure gazteei  mundu mailako txirrindulari onenekin leihatzeko aukera ematea eta bestetik Euskadiko Selekzioa eta gure herrialdea, Euskal Herria, txirrindularitzaren erreferentetzat kokatzeko.

 

Mikel Alonso, junior gizonezkoen hautatzaile bezala estreinatuko da eta ilusioz hartzen dio karguari. Bere esanetan: “Gure txirrindulariek esperientzia gutxi dute nazioarteko tropelean beraz aste honetakoa lehenengo pausu garrantzitsua da Euskadiko Selekzioak horrelako aukera gehiago izan ditzan. Denboraldi hasieran gaude eta oraindik ere ezin izan dugu euskal tropela ondo aztertu baina seguru gaude, iaz lortutako emaitzengatik, bost txirrindulariek maila bikaina erakutsiko dutela.”


Lasterketaren informazio guztia: https://labernaudeaujunior.jimdofree.com/