12-KOUZTAILA-KO2024
(c) ETXF
Aurten Lehendakari Txapelketak bi lasterketa berri izango ditu. Txapelketa abiatzeko eta Eibar Klub Deportiboaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien baitan Arratera Igoera antolatuko dute. Euskal Herriko Itzuliaren eta Euskal Bizikletaren mendate ikonikoak afizionatuei harrera egingo die. Ez da lasterketaren lehen edizioa izango formatu eta data askotan ospatu baita baina Euskal Herriko Itzuliaz aparte eta pandemia garaian Balenziagaren Oroimenezkoak Arraten izandako heldueretaz aparte mende honetako “lehenengo” Arratera Igoera izango da larunbatekoa. Ibilbide erakargarria antolatu dute 140 kilometrorekin Debako ibarrean gora eta behera.
Larunbateko hitzorduaren ostean tropela Debako ibarrean geratuko da igandean Leteren Oroimenezkoa-Antzuola Saria lehiatzeko. Hirugarren hitzordua ere Deba ibaiaren uren inguruko errepideetan izango da Gatzagako Dorletako Amaren Sariarekin hilaren 21ean. Abuztura jauzia egingo du Lehendakari Txapelketak hilabete honetan zehar bederatzi lasterketa lehiatzeko. Lehenengo asteburuan Muxikara, Sopelara eta Oiartzunera egingo dute afizionatu mailako txirrindulariek. Sopelako lasterketa ere txapelketako berritasuna da iaz arte emakumezkoen lasterketa izan dena orain afizionatu gizonezkoena bilakatuta.
Jarraian Aiarako Zirkuitua, Leintz Bailarari Itzulia, Laudio Saria, Etxanizen Oroimenezkoa, San Bartolome Sari Nagusia eta Zegamako San Bartolome Saria lasterketan iritsiko dira. Irailean amaituko da txapelketa Baranbioko Andra Mari Txiki Sariarekin, Urdulizeko Andra Mari Sari Nagusiarekin, Oñati Sariarekin eta Segurako San Joan Txirrindulari Probarekin. Afizionatuen Lehendakari Txapelketarekin batera Udako Txapelketa eta Maimur Txapelketa berriak ospatuko dira juniorrentzat eta kadeteentzat. Junior mailako txapelketak hiru lasterketa izango ditu uztailaren 28tik abuztuaren 11ra arte. Kadete mailako txapelketak aldiz bi hitzordu izango ditu abuztuaren 17an eta 31an.
ERREPIDEA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA