24-KOEKAINA-KO2024
Euskadiko Selekzioa aurkezpenean. (c) RFEC
Hautagai nagusiak izan gabe Euskadiko Selekzioak ausart jokatu behar zuen estatuko txapelketetan lasterketa bere alde izateko. Azken kilometroetara itxoitea arriskutsua izanda hasieratik agertu ziren euskaldunak borrokalari. Txapelketetako aurreko planteamenduak iraultzera atera zen Euskadi eta tropelean ardura hartu ordez ihesaldiaren bila atera ziren Euskadiko Selekzioko txirrindulariak.
Lasterketaren zati handienean 35 txirrindularietako ihesaldi bat izan zen protagonista, tartean Aitor Agirre Egaña, Beñat Carbaieda Urruzola, Asier Castilla Pikaza eta Iñaki Trujillo Diaz Euskadiko Selekzioa ordezkatzen. Tropelean Gaztela eta Leonek ardura hartu behar izan zuen eta gainerako Euskadiko ordezkariak lasai izan ziren kilometro luzez. Lasterketak aurrera egin ahala ihesaldiak bereari eusten zion eta txirrindulari gutxiago baziren ere errenta mantentzen zuten. Orduan Euskadiko Selekzioak ardura hartu zuen lasterketa buruan saiakera horri ahal bezain beste bizigarri eman nahian. Iñaki Trujillo lan bikaina egin zuen ihesaldia kilometro luzez bizirik irauteko eta behin bera atzean geratuta beste hiru ordezkariak oso erasokor aritu ziren azken 60 kilometroetan.
Txanpa erabakigarrian sartuta Asier Castilla Pikaza beste txirrindulari batzuekin nabarmendu zen eta lasterketa buruan geratu zen. Atzetik tropelean sua piztu zen eta Haimar Etxeberria Ansalasek ezin izan zuen beste oilar nagusiekin izan, gorputzaldi txarra zeramalako. Etxeberria atzean geratuta selekzioaren planteamendua desegituratu egin zen eta Castilla lasterketa buruan mantenduta urduñarraren aukerak baliatu behar izan zituen Euskadik. Erasoa jo zuen Castillak baina ezin izan zion luze eutsi saiakera horri eta helmugatik azken aldiz pasa ostean, Pinar de Abantoseko igoeran atzean geratu zen eta dena emanez 20. sailkatzea lortu zuen urduñarrak. Atzetik, tropelean joan eta gero Gorka Corres Ibañez de Opakua izan zen bigarren euskotarra helmugan, 30. postuan.
CICLOCROSS
BTT
BTT
BTT
EUSKAL SELEKZIOA
ERREPIDEA