Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

TXAPELKETETARA BORROKARAKO PREST

17-KOEKAINA-KO2024

Urteko hitzordu nagusitako bat heldu da Euskadiko Selekzioarentzat: 23 urtez azpiko gizonezkoen Espainiako Txapelketak. Ostiralean eta larunbatean ospatuko dira txapelketak Madrilgo San Lorenzo de El Escorial herrian.

TXAPELKETETARA-BORROKARAKO-PREST

(c) ETXF

Euskadiko Txapelketen garaia amaituta Euskadiko Selekzioa estatuko txapelketei begira jarri da dagoeneko. Lehenengo hitzordua 23 urtez azpikoen selekzioak izango du ostiralean eta larunbatean Madrilen. Erronka handia izango da selekzioarentzat iaz egondako bi txirrindulari bakarrik errepikatuko dutelako aurten. Beste zortziak deitu berriak edo juniorretatik igotako txirrindulariak dira. lehenengo urteko txirrindularien osagaia inoiz baino garrantzitsuagoa izango da aurtengo Euskadiko Selekzioan hiru txirrindularirekin.

 

Selekzio berritua den arren denek berme handiak ematen dituzte, seiek garaipenak lortu dituzte aurtengo errepide denboraldian eta euskal egutegiko protagonistak izan dira. Selekzioko erreferentea Haimar Etxeberria Ansalas (2003, Finisher) irundarra izango da Espainiako Kopa bigarren sailkatuta amaitu ostean eta hainbat garaipen lortu ostean. Etxeberriaren inguruan antolatuko du taldea Eneko Iparragirre Lekuona hautatzaileak San Lorenzo del Escorialeko zirkuituak eskaintzen dituen aukerei aurre egiteko. Haimar Etxeberriarekin batera Madrilera joango dira Aitor Agirre Egaña (2003, Laboral Kutxa); Beñat Carbaieda Urruzola (2003, Caja Rural-Alea); Asier Castilla Pikaza (2002, Laboral Kutxa); Gorka Corres Ibañez de Opakua (2005, Caja Rural-Alea); Aimar Erostarbe Ugarte (2003, Caja Rural-Alea); Diego Ruiz de Arkaute Diaz de Alda (2003, Ziklo-Kroseroak); Iñaki Trujillo Diaz (2002, Eiser-Hirumet) eta Gari Ugarte Larrea (2005, Laboral Kutxa).

 

Txapelketak ostiralean hasiko dira erlojuaren aurkako probarekin eta Aitor Agirre Egañaren esku geratuko da Euskadiren ordezkaritza. Zumaiarrak jauzi handia eman du aurten Bidasoa Itzulian bigarren etapa irabazita eta maillot horia jantziz eta bigarren urtez jarraian Gervaisen Oroimenezkoan gailenduta errekorra hautsiz. Erlojupekoa goizeko 11h00etan hasiko da 23 urtez azpikoentzat eta 33,4 kilometro gainditu beharko dituzte. Hurrengo egunean arratsaldeko 16h00retan errepideko probaren unea iritsio da 160,8 kilometrorekin.

 

Teknikariak: Eneko Iparragirre Lekuona; Udane Bilbao, Haritz Erasun & Aitor Larrañaga