29-KOURTARRILA-KO2024
(c) ETxF eta Martin Early
Ziklo-krosean eskuratutako emaitza onei segida emateko asmoz Euskadiko Selekzioak lan handiarekin abiatuko du otsaila. Lehenengo asteburuan, otsailaren 3an eta 4ean euskal errepide denboraldian estreinaldian izango da errepideko 23 urtez azpiko selekzioa Essor Basqueko bi lehenengo jardunaldietan. Pistako selekzioa aldiz Espainiako Kopako azken probara joango da, Valentziako Luis Puig Belodromoan ospatuko dena. Bigarren asteburuan, otsailaren 10etik 12ra Essor Basqueko hurrengo hiru jardunaldiak leihatuko dira eta Sevillan estatuko Madison-Omnium txapelketak leihatuko dira ere.
Essor Basqueri dagokionez, lehenengo urratsa izango du Euskadiko Selekzioak aurten abiatu behar duen birsortze prozesuan. Aurreko urteetako selekzioaren nukleo nagusia profesionaletara edo elite mailara igaro ostean, gazteen aldeko apostua egin beharko du Eneko Iparragirre Bitx hautatzailea. Horretarako junior mailatik igotako hainbat txirrindulari deitu ditu hautatzaileak. Helburua, beti bezala, ekaineko estatuko txapelketei begira oinarriak ezartzea izango da. Gazteekin batera aurten jauzia eman behar duten txirrindulariak izango dira selekzioko kideak, tartean Xabier Cerro Diaz, Aimar Erostarbe Ugarte edo Haimar Etxeberria Ansalas.
Pistako selekzioak aldiz aukera guztiekin joango da Valentziara eta Sevillara. Espainiako Kopari dagokionez Valentzian ospatuko da azkeneko jardunaldia pasa den larunbateko Tafallako probaren ostean. Junior mailan euskaldunek aukerak dituzte kopa irabazteko bai nesketan Izaro Etxarri Aranbururekin eta Irati Mitxelena Arrilagarekin bai mutiletan Eñaut Urkaregi Sanzekin. Sevillako txapelketei begira aukera handiak izango ditu Euskadiko Selekzioak aurreko urteetako domin bilduma handia lortzeko. Larunbatean Omniuma ospatuko da maila guztientzat eta igande goizean aldiz Madison probak leihatuko dira.