Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

KOMISARIO EUSKALDUN BAT ESPAINIAKO VUELTAN

01-KOIRAILA-KO2022

Euskal komisarioek nazioarteko hainbat lasterketetan parte hartzen dute. Frantziako Emakumezkoen Tour berriaren lehenengo edizioan Jose Miguel Aranzabal izan da epaimaihaiaren lehendakaria eta Espainiako Vueltan, Sergio Celis dabil moto komisario lanetan

KOMISARIO-EUSKALDUN-BAT-ESPAINIAKO-VUELTAN

Sergio Celis Espainiako Vueltaren irteeran eta Jose Miguel Aranzabal Tourreko etapa batean.

Sergio Celis galdakaotarra Espainiako Vueltan dabil komisario lanetan. Vuelta osoa motoaren gainean egingo du baina lasterketa mototik kontrolatzeaz gain, hainbat zeregin ditu etapa bakoitza hasi baino lehen eta amaitu ostean. Hona bere hitzetatik komisario baten lana azalduta:

 

“Nire lana Espainiako Vueltan moto komisarioa da. Moto komisariook nazioarteko komisarioen laguntzaile gisa aritzen gara lasterketa kontrolatzeko. Guztira lau komisario moto gainean gaude.

 

Hainbat zeregin ditugu, horien artean hauek daude: Irteera baino lehen txirrindularien materiala kontrolatzen dugu. Bizikletak, identifikazio plakak, etab. araudiaren baitan egotea kontrolatzen dugu. Lasterketa hasten denean moto bakoitzak postu bat hartzen du. Moto bat lasterketa aurretik dihoa, egon daitezken ihesaldien eta mugimenduen jarraipena egiteko. Beste hiru motoak tropel nagusiaren atzean kokatzen dira kirol zuzendarien autoak eta atzean geratzen diren txirrindulariak kontrolatzeko.

 

Lasterketa aurrean doaz motoek abantail garbia dute, errazago dute lasterketan mugitzea eta talde ezberdinetan kokatzea. Beraz denbora tarte txikiak daudenean edo lasterketa estuguneetan sartzen denean motoa ibiltzen da txirrindularien artean lasterketa kontrolatzeko. Tropel atzekaldeko motoek aldiz matxurak eta erorikoak dituzten txirrindulariak kontrolatzen ditugu. Etapa erabakitzeko fasean hasten denean eta txirrindulari asko atzean geratzen hasten direnean kirol zuzendarien autoen trafikoa kudeatzen dugu. Gure helburua da txirrindulariak asistentzia mekanikoa izan dezaten behar izanez gero baina autoak lasterketan eraginik izan gabe.

 

Momentu horretan erabiltzen dugun teknika “barrage” da. Horrela autoak atzean uzten ditugu taldeen artean tarte nahikoa izan arte aurrera pasatzeko eraginik izan gabe. Sprintera bideratuta dauden etapetan ere oso garrantzitsua da adi egotea azken 3 kilometroetan egon daitezken erorikoei eta matxurei. Inolako ezbeharrik gertatuz gero oso garrantzitsua da txirrindulariak identifikatzea eta zein taldetan zeuden jakitea dagokien denboran sailkatzeko.

 

Etapa bakoitza amaitu ostean epaimahai kide guztiak elkartzen gara helmuga gunean. Denon artean ikusitako gertakariak elkarbanatzen ditugu eta araudiaren urraketak badira, epaimahaiaren komunikatuan jartzen ditugu dagokien isunarekin.”