Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKAL ZIKLO-KROS EGUTEGIA INDARBERRITUTA

10-KOIRAILA-KO2025

Hamasei probek osatuko dute neguan zehar euskal ziklo-kros egutegia. ETxF Ziklo-Kros Rankinga hamabi lasterketek osatuko dute, hiru lasterketa berrirekin.

EUSKAL-ZIKLO-KROS-EGUTEGIA-INDARBERRITUTA

(c) Markel Bazanbide Dominguez & ETxF

Euskal ziklo-krosa denboraldia hasteko irrikitan dagoenean jadanik konfirmatuta daude egutegia osatuko duten 16 proben egutegia. Urtero legez ETxF Ziklo-Kros Rankinga egutegiaren bizkarrezurra izango da 12 lasterketekin. Horietaz gain nazioarte mailako hiru lasterketa eta estatu mailako lasterketa bat gehituko zaizkio egutegiari. Zelai arteko lehenengo pedalkadak Urduñan izango dira urriaren 11n. Bi aste beranduago hasiko da ETxF Ziklo-Kros Rankinga Tolosan, urriaren 25ean eta Elorrion 26n.

 

Azaroko lehenengo asteburuan hitzordu nagusia iritsiko da euskal egutegian UCI mailako bi lasterketekin. Jose Mari Basualdoren Oroimenezkoa Amurrion ospatuko da azaroaren lehenean eta hurrengo egunean, Karrantzako Nazioarteko Ziklo-Krosa ospatuko da, Espainiako Koparako baliogarria. Hurrengo asteburuan berritasun bikoitza izango du egutegiak Elgoibarko ziklo-kros berriarekin eta Ormaiztegiko Ziklo-Kros historikoaren biziberritzearekin, nazioarteko maila estreinatuz UCI C2 mailan.

 

Hortik aurrera ETxF Ziklo-Kros Rankingak protagonismo nagusia hartuko du neguan zehar. Zamudioko hitzordu berria eta Lezamako Ziklo-Krosa azaroaren 15ean eta 16n ospatuko dira, Zorribike klubaren erronka bikoitzarekin biak klub berdinak antolatuko baititu. Jarraian San Andres Saria Ametzagan (azaroak 23) eta Berrizko Ziklo-Krosa (azaroak 30) izango dira. Abenduan burutuko da egutegia bost probekin. Hilaren 7an Zornotzan, 13an Gorlizen, Ataungo Ziklo-Kros berria abenduaren 14an ospatuko da, Aiarako Ziklo-Krosa San Tomas egunean izango da eta egutegia ixteko abenduaren 28an Seguran Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketak ospatuko dira.