27-KOAZAROA-KO2024
(c) Nerea Egiluz / CX Larrinaga
Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Ziklo-Kros Rankingak azaroan zehar partaidetza bikaina izan duten hiru proba izan ditu. Rankinga Zornotzako Ziklo-Krosean abiatu zen. Bertan 352 txirrindularik parte hartu zuten kadete, junior, open eta master mailetan. Kadete mailan Noa Vega Bilbaok (OCC) eta Ibai Colmenero Fernandezek (LUY) irabazi zuten, junior mailan garaileak Mirari Gotxi Olartekoetxea (BER) eta Aner Irizar Rodriguez (ZAT) izan ziren. Mirari Gotxi hirugarren izan zen Open emakumezkoen lasterketan garailea Ainara Elbusto Arteaga (HUE) izan zelarik. Open mailako azken lasterketan Aitor Hernandez Gutierrezek (ERM) eskuratu zuen garaipena Eneko Olveira Rodrigoren (JRG) eta Dario Silvestre Pascualen (SAL) aurretik.
Hurrengo hitzordua Berrizko Ziklo-Kros Sari Nagusi biziberrituta izan zen. Kadeteetan Haizea Tamayo Millan (ZUI) eta Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren (ULM) nagusi izan ziren eta juniorretan Laida Hierro Alzolak (RME) eta Eñaut Bilbao Arriagak (F2I) eskuak altxatu zituzten. Open mailan Ainara Elbustok garaipena errepikatu zuen emakumezkoetan eta gizonezkoetan Iñigo Gomez Elorriaga (CER) garaile izan zen.
Lehiatutako azken lasterketa Ametzagako San Andres Saria izan zen aurreko larunbatean. Zirkuitu gogor baina lehor batean Noa Vegak eta Ibai Colmenerok lortu zuten garaipena berriz ere kadeteetan eta juniorretan Maier Olano Arozena (ZKL) eta Aner Irizar Rodriguez (ZAT) gailendu ziren. Maier Olanok junior mailan gailentzeaz gain open mailako lasterketa irabaztea lortu zuen. Gazte tolosarrak neguko denboraldi hasieran emandako maila bikaina aldarrikatu zuen Ametzagako zelaietan, hasierako aste hauetan dagoeneko estatuko selekzioaren dinamikan sartu baita Europako Txapelketak lehiatuta. Emakumezkoen eta junior mutilen lasterketa hasierako eroriko larri batek markatu zuen bi txirrindulari ospitalera eramanda lasterketa eten egin behar izan zelako. Azken lasterketan Aitor Hernandezek beste garaipen bat eskuratu zuen tarte erosoa mantenduz lasterketa osoan zehar Dario Silvestre Pascuali (SAL) eta Igor Iriarte Sanzi (LIM).
Kadeteetan June del Teso Olaizola (JRG) eta Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren (ULM) eta juniorretan Laida Hierro Alzola (RME) eta Aner Irizar Rodriguez (ZAT) dira rankingeko liderrak.
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS