31-KOURRIA-KO2024
(c) ETxF
Larunbatetik aurrera euskal zelaietan basatza arrastoak ernaltzen joango dira. Asteburuan abiatuko da Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Ziklo-Kros Rankingeko edizio berri bat euskal ziklo-krosaren erreferente izango dena beste urte batez. Lehenengo lasterkta Zornotzako Ziklo-Kros Zirkuitua izango da, jarraian, bi aste beranduago Berrizko Ziklo-Kros Sari Nagusia iritsiko da, azaroaren 17an. Ostean San Andres Garaikurra Ametzagan eta Lezamako Ziklo-Kros Zirkuitua asteburu berdinean lehiatuko dira. Azaroa amaitzeko lasterketa berri bat lehiatuko da, zirkuitu berri batean: Usansoloko Ziklo-Krosa, U113 Lekubaso Txirrindulari Klubak antolatuta.
Hiru asteburutako atsedenaren ostean abenduak beste bi proba lehiatuko dira gabon garaian rankinga erabakitzeko. San Tomas egunean, abenduaren 21a, beste plaza berri bat irekiko zaio ETxF Ziklo-Kros Rankingari Gorlizko Udala Ziklo-Krosean. Rankingak abenduaren 29an amaiera izango du Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketen egunean. Aiarako zirkuitua rankingeko erreferente bezala aldarrikatzen jarraitzen da berriz ere Euskadiko Txapelketaren egoitza izanik.
Rankinga asteburuan hasiko bada ere ziklo-kros denboraldia aste batzuk martxan jarri zela. Javier Ruiz de Larrinaga Ibañez euskal hautatzailearen hitzetan euskaldunak oso ondo hasi dira lehenengo aste hauetan. “Asteburu honetan bertan Europako Txapelketetan hiru euskotar izango ditugu lehian: Nahia Arana Quintanilla, Nahia Garcia Bidaburu eta Maier Olano Arozena. Horrek erakusten du, batez ere emakumezkoak, oso sasoi onean daudela. Euskadiko Selekzioaren helburu nagusia estatuko txapelketak izango dira datorren urtarrilean eta horretarako beti bezala gure egutegia oinarria hartuko dugu.”
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS
FEDERAZIOA
CICLOCROSS
CICLOCROSS