Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

PARTAIDETZA HANDIA EUSKAL ZIKLO-KROSEAN

25-KOAZAROA-KO2023

Lehenengo lau lasterketen ostean atsedena izango dute euskal ziklo-kroslariek asteburu honetan. Orain arteko probetan 290 txirrindularik parte hartu dute bataz beste.

PARTAIDETZA-HANDIA-EUSKAL-ZIKLO-KROSEAN

Kadete neska eta mutilen lasterketek partaidetza handia izan dute orain arte. (c) Martin Early

Hasiera bikaina izan du ETxF Ziklo-Kros Rankingak. Hilabeteren ostean lau lasterketa leihatu dira eta partaidetza maila bikaina izan da. Aldi berean denboraldi hasieran izandako maila onari eutsio diote euskal ziklo-kroslariek maila guztietan, bai bertako probetan baita ere atzerriko lasterketetan. Kadeteetan dago argi-izpi handiena, proba guztietan partaidetzaren heren bat kadete mailako txirrindulariak baitira. Neskak eta mutilak batera jarrita 100 txirrindulari baino gehiagoko tropela osatu ohi dutelako. Hau euskal lurralde federazioak egiten ari diren lan onaren seinale da, eskola mailetan ziklo-kros hastapenak burutuz lortzen dutelako geroz eta gazte gehiago kadete izatean modalitate hau probatu nahi izatea.

 

Euskal rankingak Tolosan izan zuen hasiera urria amaieran. Bertan lehenengo maillotak ezarri ziren probako garailei. Horrela Aner Irizar Rodriguezek (ZAT) eta Mirari Gotxi Olartekoetxeak (LUY) kadete mailako lidergoa eskuratu zuten eta Irati Aranguren Carbaiedak (AND) -Open mailako lasterketa irabaziz- eta Oskitx Egiguren Santamariak (ZOR) junior mailakoak. Elorrioko Ziklo-Krosa izan zen hurrengo hitzordua, bertan Iker Sanz Ponce (SBM) Mirari Gotxi (LUY) kadete mailan eta Ayala Serrano Manso (ZKL) eta Aimar Kintana Castillo (GTX) junior mailan garaile izan ziren.

 

Iruñean partaidetza urriagoarekin Aner Irizarrek (ZAT) eta Mirari Gotxik (LUY) kadete mailako lasterketak irabazi zituzten. Juniorretan aldiz irabazle “berriak” izan genituen, OTXE taldeko Eneko Olveira Rodrigo eta Iraia Zapirain Olasagasti nagusitu baiziren. Leihatutako azken lasterketa pasa den igandeko Zornotzako Ziklo-Krosa izan zen. Kadeteetan berriz ere Irizarrek eta Gotxik lortu zituzten garaipena -109 kadeteetako tropelean-, sailkapeneko lehenengo postuan sendotuz eta juniorretan Irati Aranguren Carbaieda (Open lasterketa irabaziz Tolosan bezala) eta Unax Galan Cortazar (SBM) nagusi izan ziren. Ondorioz, junior mailan Eneko Olveira (JRG) eta Iraia Zapirain (NOR) dira sailkapeneko liderrak.

 

Hurrengo proba azaroaren 26an izango da, Lezamako XIII. Ziklo-Kros Zirkuitua. Informazio guztia izateko ez ahaztu sare sozialetan #EuskalZX traola erabiltzeaz.