Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

IKASTEKO ASKO MUNDUKO ONENEN ARTEAN

16-KOURTARRILA-KO2022

Ikasteko eta gozatzeko eguna Munduko Kopan.

IKASTEKO-ASKO-MUNDUKO-ONENEN-ARTEAN

(c) ETXF

Maria Modenesek eta Gorka Corresek 21. postua lortu dute Flamanvilleko Munduko Ziklokros Kopan, emakumezko eta gizonezko junior lasterketetan. Parte hartu duen hriugarren txirrindulariak, Nahia Aranak, 24. postua eskuratu du emakumezko junior lasterketan. Maria Modenesentzat lasterketa hasiera txarra izan da, txirrindulari arabarrak zioenez: “Irteera txarrak amorrua ekarri dit eta horri buelta ematen saiatu naiz. Pixkanaka hobera egin dut eta azken bi itzulietan sentsazio onak topatu ditut. Nire bigarren Munduko Kopa izanda, banekien irteera gakoa zela eta hobeto irten izan banintz, postu batzuk aurrerago bukatu izango nuke.” Modenes datorren astean Holandan arituko da Munduko Koparen azkeneko proban. “Holandan Eliteekin leihatuko naiz beraz han ahal dudana egin beharko dut. Lasterketa bukatzea oso garrantzitsua litzateke niretzat, baina zaila izango da. Belgikan egon nintzenean Eliteekin leihatzeko aukera izan nuen ere eta nire ikuspuntutik lasterketa zeharo ezberdinak dira, txirrindulari askoz gehiagorekin.”

 

Gorka Corresentzat eta Nahia Aranarentzat haien lehenengo Munduko Kopa izan da Flamanvillekoa. Bertara esperientzia hartzera joan dira eta Nahia Aranak azaltzen zuen bezala, esperientzia soberan jaso dute: “Esperientzia oso ona izan da, horren bila etorri gara beraz lehenengo helburua bete dugu. Asko disfrutatu dut. Lasterketa hasieratik erritmo oso indartsua markatu dute, nik nire erritmoa hartu dut eta helmugara iristea izan dut helburu.” Gorka Corresentzat ere esperientzia bikaina izan da: “Atzean hasi naiz, maila handia zegoen eta zaila zen aurrean egotea. Hasieratik nire erritmoa hartu dut eta pixkanaka postuak aurreratzen joan naiz. Hala ere irteerako nerbioek kontzentratzea galarazi didate. Munduko Kopa bezalako ‘show’ batean, dena askoz handiagoa da eta tentsioa eta urduritasuna maneiatzen jakitea berebizikoa da. Konten nago ondo pasa dudalako eta hurrengo urtera begira esperientzia handia eskuratu dudalako.”


Hiru txirrindulariak estatuko selekzioaren maillotarekin leihatu diren arren, Euskadiko Txirrindularitza Federazioa izan da espedizio honen babeslea. Javier Ruiz de Larrinaga euskal hautatzailea konten agertu da lasterketa eta gero. “Esperientzia hartzera etorri gara hona. Txirrindulariak gazteak dira eta gure ustez etorkizunean ziklokroslari handiak izateko gaztetatik nazioarte mailako onenekin leihatzen aritu behar dira. Emaitzak ez dira nabarmentzekoak, baina hemen ikasitakoa eta bizitakoa askorako balioko die etorkizunean.”