Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

NAZIOARTEKO LEHENENGO HITZORDUA EUSKADIKO SELEKZIOARENTZAT

12-KOMARTXOA-KO2024

Pasa den larunbatean Euskal Herria Txapelketari abiada eman ostean junior mutilen Euskadiko Selekzioak hirugarrenez parte hartuko du UCI mailako Bernaudeau Junior lasterketan, Frantzian.

NAZIOARTEKO-LEHENENGO-HITZORDUA-EUSKADIKO-SELEKZIOARENTZAT

(c) ETxF

Aurreko bi urteetan emandako maila onak balio izan dio Euskadiko Selekzioari hirugarrenez Frantziako Vendée eskualdean lehiatuko den Bernaudeau Junior UCI mailako lasterketarako gonbidapena lortzeko. Bere ildoari jarraituz ibilbide luzea eta teknikoa izango du lasterketak. Guztira 134 kilometro izango dira, hasierako 98 kilometroek irteera eta iritsiera herriak lotuko dituzte eta hurrengo 36 kilometroak La Roche sur Yon herriko zirkuituan. Amaierako zirkuituan erabakiko da lasterketa 7,2 kilometrotako zirkuitu horri 5 itzuli emanda. Lehenago, La Roche sur Yon herrira iritsi aurretik bi tarteko helmuga izango dituzte eta hiru mendate puntuagarri: Fruiteau, l'Angle eta Moulin des Bois.

 

Lasterketa honetan bost txirrindulari izango dira Euskadiko Selekzioaren maillota defendatuz. Mikel Alonso Oiarbide hautatzailearen esanetan: “Denboraldia hasi berri dugu eta urtero hitzordu hain garrantzitsu honetarako zerrenda osatzea oso zaila da. Euskal Herria Txapelketaren hasierak asko lagundu gaitu euskaldun guztiak buruz-buru ikusteko eta Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan lehiatu diren beste lasterketekin batera argi daukat talde honek denboraldi hasieran Euskadi ordezkatzeko egokiena dela.”

 

Vendéeraino Beñat Inarra Mateo (ULM), Marco Martin Cuevas (BAQ), Iñigo Uria Cuadra (ALI), Eñaut Urkaregi Sanz (DAN) eta Ibai Villate Momeñe (ALI) joango dira. Villatek garaipena eskuratu zuen Joxe Mari Kortaren Oroimenezkoan eta Euskal Herria Txapelketako liderra da. Urkaregik denboraldia garaipenarekin abiatu zuen Eibarreko Udaberri Sarian non Inarrak lasterketa erabaki zuen Urkaregiko mendatean gora. Denboraldi hasiera honetan berriz ere argi geratu da euskal egutegia ezinhobea dela euskaldunen arteko lehia aztertzeko eta Bernaudeau Junior UCI mailako lasterketarako selekzioa diseinatzeko.

ARGAZKI GALERIA

NAZIOARTEKO LEHENENGO HITZORDUA EUSKADIKO SELEKZIOARENTZAT