Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GAUZAK ARGI VENDÉEN

18-KOMARTXOA-KO2024

Euskadiko Selekzioak ikasgai handia hartu du Bernaudeau Junior lasterketan. Euskadiko junior txirrindulari onenek nazioarteko tropel garrantzitsu batean lehiatzeko eta goi mailako lasterketen erritmoa ezagutzeko aukera izan dute.

GAUZAK-ARGI-VENDeEN

(c) ETxF

Urtero bezala Euskadiko Selekzioak gorriz markatuta du Bernaudeau Junior klasikoa egutegian. Hirugarren aldiz parte hartu du selekzioak UCI mailako Vendeeko lasterketan eta aurreko bi urteetan bezala juniorren ezagutu ahal izan dute horrelako tropel batek nola funtzionatzen duen. Lasterketa oso azkar atera da eta lehenengo kilometroetan ihesaldi saiakera ugari izan dira.

 

Lehenengo kilometro horietan zorte txarrak Beñat Inarra Mateo kaltetu du eta eroriko baten ondorioz tropeletik atzeratuta geratu da. Abiadura bizian joan da tropela egun osoan zehar eta zirkuitu erabakigarrira sartzerakoan Euskadiko Selekzioko hiru txirrindulari geratzen ziren tropel nagusian Eñaut Urkaregi Sanz ere geratuta zihoalako. Azken kilometroak La Roche sur Yongo zirkuituan egin dituzte txirrindulariek. Lehenengo itzulian zorte txarrak berriz ere kaltetu du Euskadiko Selekzioa Ibai Villate Momeñeren erorikoarekin. Tropel nagusian, egun osoan gertatu den bezala, uneoroko erasoaldia izan da. Aimar Marin Bustinzak eta Iñigo Uria Cuadrak lortu dute uneoro tropelean mantentzea eta garaipena ihesitako txirrinudulariek lehiatu duten arren bi gazteek lehenengo tropel nagusian helmugaratzea lortu dute. Uria 31. postuan sailkatu da eta Marin 43. postuan biak garailearengandik 38 segundutara. Villate bigarren tropel batean sartu da minutu pasatxora.

 

Horrela mintzatu da Iñigo Uria Cuadra bera lasterketa amaitu ondoren: “Esperientzia polita izan da maila handiko lasterketa batean. Hasieran kostatu egin zaigu lasterketan sartzea ez gaudelako ohituta lasterketa hauetara baina kilometroak pasa ahala erritmoa hartu dugu eta zirkuituan sartzean, azkeneko kilometroetan saiatu egin gara ihesaldia bilatzen. Ez da posiblea izan baina pozik gaude lortutakoarekin eta Euskadiko Selekzioak eskaini digun esperientzia hau bizitzearekin.”

 

Mikel Alonso Oiarbide junior mailako hautatzaileak Uriaren ildoari jarraituz adierazi du: “Nabaritzen da lasterketa hauetan beste exijentzia maila bat dagoela euskaldunok ez garela ohituta. Helburua zen nazioarteko tropel bat zer den ezagutzea eta Euskal Herritik kanpo nola lehiatzen den ezagutzea. Argi geratu da hemen beste erritmo bat dela eta kilometraje luzearekin bat egiterakoan gure txirrindularien ahultasuna agerikoa da.”