Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

URTEKO LEHENENGO HITZORDUA EUSKADIKO EGOKITUEN SELEKZIOARENTZAT

20-KOOTSAILA-KO2024

Larunbatean eta igandean Galapagarren leihatuko diren Espainiako Pista Txapelketetan parte hartuko du Euskadiko Egokituen Selekzioak.

URTEKO-LEHENENGO-HITZORDUA-EUSKADIKO-EGOKITUEN-SELEKZIOARENTZAT

Txapelketetako kartela

Lanpetuta igaro du otsaila Euskadiko Selekzioak, Essor Basque eta pistako Espainiako Kopa eta Omnium/Madison txapelketen ostean, hilabetea amaitzeko beste hitzordu bat du selekzioak asteburu honetan. Galapagarren Espainiako Txirrindularitza Paralinpikoko Pista Txapelketak leihatuko dira larunbatetik igandera. Bertan lau euskaldun ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa: Ander Albizu Urresti (MC5), Oskar Garro Antxia (MC5), Oskar Higuera Rodriguez (MC4) eta Aitor Oleaga Pajaro (MC3).

 

Lasterketak larunbat goizean hasiko dira taldekako abiadura probarekin 8h30tan. Jarraian 11h30tan bakarkako jazarpena leihatuko da eta arratsaldean, 19h45tan 200 metrotako proba. Igandean kilometro probarekin hasiko dira leihatzen Euskadiko Selekzioko kideak 8h30tan. Txapelketak amaitzeko 14h20tan Scratch izango dute. Proba guzti hauek txapelketa bana izango diren arren, hauen arteko sailkapen nagusiak Omniumerako txapelketa izango da.

 

Ander Altuna Lizarraga, ETxFko zuzendari teknikoaren esanetan: “Iazko emaitzei segida eman nahi diegu aurten ere. Iaz Oskar Higuera Rodriguezek emaitza oso onak lortu zituen urrezko lau dominekin eta zilarrezko batekin, guztira 18 domin eskuratu genituen. Aurten Oskar Higuera oso ondo iritsi da Munduko Txapelketak eta Pariseko Joku Paralinpikoak jomugan dituelako. Ander Albizu ere indartsu dator negu osoan zehar Gipuzkoa Pista Saria juniorrekin leihatzen pasa ostean. Taldeari begira ere gaude, oso berezia litzateke taldekako proban urrezko domina lortuko bagenu azken urteetan beti podiumean izan ostean.”