Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

MENDI BIZIKLETAKO EGUTEGIAREN AURKEZPENA

10-KOMARTXOA-KO2023

Aurten Mendi Bizikletako Euskal Kopak hiru proba izango ditu Oiartzunen, Aramaion eta Amurrion. Maiatzak 28an hasiko da Kopa eta hiru aste iraungo ditu. Azken froga, Amurriokoa, Euskadiko Txapelketa izango da.

MENDI-BIZIKLETAKO-EGUTEGIAREN-AURKEZPENA

Euskadiko Selekzioaren kide bat estatuko txapelketetan.

Behin euskal errepide denboraldia abiatuta, mendi-bizikletako denboraldia aurkezteko garaia da. Aurten Mendi Bizikletako Euskal XCO Kopak hiru asteburutan ospatuko diren hiru lasterketa izango ditu. Lehenengo froga Oiartzunen, maiatzak 28an, ospatuko den Oiartzungo BTT Sari Nagusia izango da, OTXE Oarsoaldea Klubak antolatuta. Hurrengo lasterketa Aramaion ospatuko da Aramaioko Sari Nagusia, Orixol Mendi Elkarteak antolatuta.

Azkeneko lasterketa ekainaren 11an izango da Amurrion eta bertan Kopa erabakitzeaz gain, Euskadiko Txapelketa izango da ere, Kuskumendi MTB kirol klubak antolatuta. Hiru proba hauek, jarraian izanik euskal txirrindulari onenak agerian utziko dituzte eta baliogarriak izango dira Espainiako Txapelketen atarian Euskadiko Selekzioa osatzeko.

 

5/28

Oiartzungo BTT Sari Nagusia

Oiartzun

6/4

Aramaioko Sari Nagusia

Aramaio

6/11

Euskadiko Txapelketa

Amurrio