06-KOURTARRILA-KO2022
Arkaitz Suso - (c) ETXF
Gaur goizean Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren espedizioak Euskaditik Valentzirainoko bidea egin du. Guztira espedizioan 35 pertsona joan dira, txirrindulariak eta teknikoak. Nabarmendu behar dugu espedizioan baja direla Intza Navarro eta Aimar Kintana, biak positibo eman dutelako COVID-19a detektatzeko aurretiaz egin diren frogetan. Aimar Kintanaren kasuan, Oier Colmenerok hartuko du bere tokia.
Arratsaldean txirrindulariak Espainiako Txapelketeta hauen zirkuitoa ikustatzen ibili dira, Javier Ruiz de Larrinaga hautatzailearen gomendio eta argibideekin. Hautatzailearen esanetan: “Espero genuen zirkuitoa da, oso azkarra eta lehorra. Eremu tekniko batzuk prestatu dituzte ondarrarekin, baina orokorrean sentsazioak onak dira espero genuenaren araberakoak.”
Behin zirkuitoa ikusita, txirrindulariak eta teknikariak hotelera itzuli dira eta orain estrategiak adosteko unea dute. Aimar Madina (Oñati, 2004) Euskal Herriko junior gizonezko txapeldunaren esanetan: “Zirkuitoak sentsazio onak transmititzen dizkit baina ez nago ohituta abiadura honetako lasterketetara, beraz zirkuitoa ondo ikasi eta lasterketan ondo zentratu behar naiz”.
Bihar Team Relay/Talde Erreleboa proba izango da. Proba honetan maila bakoitzeko txirrindulari batek parte hartuko du, zirkuitoari itzuli bat emanda eta helmuga zeharkatzean hurrengo taldeakidearen irteera baliatuz. Euskal Selekzioak duen indarra eta esperientzia baliatzen saiatuko da lehenengo domina eskuratzeko.
ERREPIDEA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA
BTT