Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

OSCAR HIGUERA ESTATUKO TXAPELDUNA

06-KOEKAINA-KO2022

Valentzian ospatutako Txirrindularitza Egokitutako Espainiako Txapelketetan Euskadiko Selekzioak emaitza bikainak lortu ditu. Oscar Higuera MC4 mailan gailendu zen helmugan bakarrik sartuta.

OSCAR-HIGUERA-ESTATUKO-TXAPELDUNA

(c) RFEC

Euskadiko Selekzioa Valentzian izan da asteburu honetan, txirrindularitza egokituko Espainiako Txapelketak leihatzen. Txapelketak Valentzia hiriko F1eko zirkuitu zaharrean ospatu dira, itsas ertzean, eta beroa eta haizea protagonista izan dira. Lehenengo egunean, larunbatean, erlojupekoak ospatu ziren. Markel Alonsok MC2 mailan eta Aitor Garciarenak MT1 mailan zilarrezko dominak eskuratu zituzten. Guillermo Prietok MC4 mailan eta Alfredo Irustak MC2 mailan brontzezko domina eskuratu zituzten. Gainerako mailetan aipatu behar dira Aitor Oleagaren 4. postua MC3 mailan, David Mourizen 6. postua Handbike proban eta Ander Albisuren 10. postua MC5 mailan.

 

Igandean egun handia iritsi zen gure selekzioarentzat. MC4 lasterketan Euskadiko Selekzioak lan bikaina egin zuen Oscar Higueraren mesedetan. Hasieratik selekziokideak kontrol lanak egiten ibili ziren eta lasterketa erdialdera Higuerak erasoa jo eta bakarrik joan zen helmugara arte. Guillermo Prieto ere podiumera igo zen, hirugarren postura, Higuerarentzat lan aparta egin eta gero. Gainerako mailetan aipatzekoak dira Aitor Garciarenaren bigarren postua MT1 mailan eta David Mourizek (MH4) eta Markel Alonsok (MC2) lortutako brontzezko dominak. Aritz Martiarenak 7. postua eskuratu zuen MC3 lasterketan eta Ander Albisuk 13. postua MC5 lasterketan.

 

Amador Granados hautzailearen hitzetan: “Emaitza onak lortu ditugu orokorrean. Bagenekien Oscar Higuera oso indartsu zetorrela Europako Txapelketetan brontzezko domina eskuratu eta gero. Egia da haizeak eta batez ere beroak kaltetu digutela, igandean ia 40ºtara iritsi ginen eta guretzat oso baldintza txarrak ziren. Edonola ere maila ona eman dugu eta erakutsi dugu etorkizunera begira txirrindulari onak izango ditugula. Markel Alonso eta Ander Albisu garatzen ari diren txirrindulariak dira, oraindik gazteak dira 18 eta 19 urterekin baina garatze ona izan dezakete.”