Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

08-KOMARTXOA-KO2022

Martxoak 8aren egunean Euskadiko Txirrindularitza Federazioak emakumeen eskubideak eta gizartearen berdintasuna aldarrikatu nahi ditu.

EMAKUMEEN-NAZIOARTEKO-EGUNA

(c) Txirrindulariak Web

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak berdintasunaren alorrean lan egiten duten eragile eta pertsona guztiei bere babesa eskaini nahi die. Azken urteetan berdintasunerako aldarriak inoiz baino ozenago entzun dira eta federaziotik horien beste oihartzun bat izan nahi dugu.

 

Txirrindularitzan ere berdintasunerako pauso handiak ematen jarraitzen dugu. Aurten Euskal Herrian emakumeen bi talde berri ditugu Zatika Bike Women Taldea (Gipuzkoa) eta Zaaf Cycling Taldea (Nafarroa). Aldi berean geroz eta antolatzaile gehiago emakumeen lasterketak sortzera animatzen dira. Emakumezkoen Euskaldun Txapelketak proba kopurua handitzen jarraitzen du eta pandemia eta geroko beherakada eta gero aurten 20 lasterketa egun izango ditu.

 

Baina federazioa ez da entzungor emakume txirrindulariek aldarrikatzen dituzten aldaketei. Batez ere, lasterketa banatuak antolatzearen aldeko eskaerei entzuten diegu eta lan egingo dugu kategoria bakoitzari dagokion ikusgarritasuna eskaintzeko.