03-KOOTSAILA-KO2022
(c) ETXF
Larunbat honetan Tafallako Miguel Indurain belodromoan Euskal Herriko Pista Txapelketak leihatuko dira. Jardunaldia bitan banatuko da, goizez kadeteen txanda izango da eta arratsaldean juniorrena. Horrela maila ezberdineko txirrindulariak bananduz, COVID-19az kutsatzearen arriskuak murriztu nahi dituzte ETXF, NTF (Nafarroako Txirrindularitza Federazioa) eta Tafallako Txirrindulari Elkartea.
Esan bezala, goizean kadete mailako txirrindulariek lau lasterketa (eta sailkapeneko lasterketa mutilentzat) leihatuko dituzte. Lehenengoa Scratcha (9H30), bigarrena Tenpoa (10H15), hirugarrena Kanporaketa (11H00) eta amaitzeko Puntuaketa (12H00). Lau lasterketa hauek sailkapen bakarra osatuko dute Omniumaren txapeldunak izendatzeko. Ordubatak aldera, kadeteen podiuma ospatuko da Euskal Herriko bi txapeldun berriekin. Arratsaldean, mutilen sailkapen lasterketa eta gero, gidoia errepikatuko da juniorren Omniumeko lau lasterketekin: Scratch 15H30, Tenpo 16H15, Kanporaketa 17H00 eta Puntuaketa 18H00. Jose Angel Gardachal, Tafallako Txirrindulari Elkarteko arduraduna da eta horrela mintzo da larunbateko probei buruz: “Gure klubarentzat ohore bat da txapelketa hauek antolatzea berriz ere ETXFrekin eta NTFrekin batera. Tafallako udalarekin batera lanean gaude gaur egungo egoera kontutan hartuta ekitaldia aurrera ateratzeko. Partaidetza ona espero dugu, Euskal Herriko pistard onenekin beraz zale guztiak gonbidatu nahi ditugu modalitate hain ikusgarri honetaz disfrutatzera.”
PROGRAMA OSOA: https://yosoyciclista.s3.amazonaws.com/documentos/carreras/22061/doc_61e0288a9a9594.73821253_importacion_programa_prueba.pdf
FEDERAZIOA
PISTA
PISTA
PISTA
FEDERAZIOA
PISTA