20-KOMARTXOA-KO2025
(c) Martin Early
Lasterketetan txirrindulariek eta teknikariek jarraitu beharreko araudiko aldaketei arreta erreparatzea eskatzen da denboraldi hasiera honetan isunak eta arau-hausteak ekiditeko. Aurten aldaketak txirrindularitzaren ikuspegi ekologikora begira eta segurtasunera begira bideratu dira. Segurtasunari dagokionez kontuan izan behar da UCIk denboraldi honetan oso ohikoa zen jokabide bat debekatu duela eta hemendik aurrera etapa edo lasterketa baten helmugaratzean soilik garaileak aukera izango duela besoak altxatzeko eta inoiz ez bere taldekiderik, ezta entzungailutik hitz egiteko ere. Arreta berezia hartuko dute sprintean eta talde handietan izaten diren helmugetan ospakizun hauek inolako arriskurik suposatu ez dezaten gainerako partaideentzat. Baita ere, zentzu berdinean aipatzen da sprint bideratzaileek ezingo dutela inoiz beste txirrindulariak eragotzi ezta bortizki galgatu ere. Arau-hauste honek 500CHF (maila bakoitzeko kenketak kontuan izan gabe) isuna suposatzen du.
Garrantzi handia eman dio aurten UCIk anoa guneak arautzeko garaian. Anoa pertsona batek zutik geldirik emateko guztiz derrigorrezkoa izango da pertsona horrek indarrean dagoen UCI lizentzia izatea eta anoa eman behar dion taldeko arropa identifikagarria eramatea. Anoa guneak ezingo dira inoiz mendiko sari, tarteko helmuga edo sprint berezi bat baino 500 metro hurbilago egon edo hauek pasa eta 50 metro geroago baino lehen. Antolakuntzek aukera izango dute anoa gune zehatzak markatzeko eta horrela eginez gero, antolakuntzek markatutako gune horietan soilik aukera izango dute talde-laguntzaileek anoa emateko.
Gogoratu ere badela urte batzuk indarrean sartu zela edozein errefusa lurrera botatzeko debekua. TXIRRINDULARIEK EZIN DUTE EZER LURRERA BOTA. Soilik aukera izango dute lasterketaren antolakuntzak ekogune eremua markatuz gero.
Azkenekoz, aipatu, eguraldiaren egoera eskasagatik lasterketa neutralizatu behar izanez gero eta berriz ere martxan jartzen bada, epaileen esku geratuko da erabakitzea neutralizazio unean zeuden denbora tarteak mantentzea edo ez.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA