Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

KIROL AUTONOMIKOAREN II. ESTATU BILTZARRA AZAROAREN 11N IZANGO DA BILBON

25-KOAZAROA-KO2023

Kirolaren funtsezko alderdiak landuko dira hizlarien, adituen edo eztabaida mahaien bidez, hiru gai multzo dituen programa batean.

KIROL-AUTONOMIKOAREN-II--ESTATU-BILTZARRA-AZAROAREN-11N-IZANGO-DA-BILBON

Biltzarraren kartela.

Kirol Autonomikoaren II. Estatu Biltzarra, duela urtebete Valladoliden egin ondoren, Bilbon izango da aurten, Euskalduna Jauregian; hain zuzen, 2023ko azaroaren 11n, larunbatez. CUFADEren jardunaldi honetan kirolaren funtsezko alderdiak jorratuko dira, hizlari handien, adituen edo programa bateko eztabaida mahaien eta protagonisten bidez, eta guztia gai multzoka banatuta, hala nola kirol kudeaketa, kirol alderdi teknikoak eta komunikazioa zein joera berriak.

 

Topaketa CUFADE Espainiako Kirol Elkarteen Konfederazioak sustatu du, eta Euskal Kirol Federazioen Batasunak egingo ditu gonbidatzaile lanak. Asmoa izango da kirol autonomikoak gizartean duen balioa nabarmentzea.

 

Biltzarraren helburua da, berriz ere, erakunde, kirol federazio eta klubetako kirol agintariei, langileei eta laguntzaileei beharrezko tresnak ematea, haien eguneroko kudeaketa hobetu ahal izan dezaten, xede jakin batzuekin: oinarrizko kirolaren atzean dagoen lana ezagutaraztea, oinarrizko kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko elementuak ematea, eta ideiak eta proiektuak sortzeko eztabaidagune bihurtzea. Gainera, bertaratutakoen artean lotura profesionalak eta pertsonalak sortu ohi dira.

 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak emango dio hasiera II. Biltzar honi, eta, besteak beste, Alejandro Blancok, Espainiako Batzorde Olinpikoko presidenteak, hartuko du parte.

 

Oraingoz, osatzen ari den programa erakargarrian, kirol kudeaketaren atalean aseguruei buruzko hitzaldi bat egongo da (AONeko Pili Navarro eta Nacho Leiva); eta ekitaldien antolaketari buruz ariko dira Mikel Gurutzeta –Tourrerako Jaurlaritzako koordinatzaile nagusia–, Natalia Via-Dufresne estropadalari eta domina olinpikoa irabazitakoa –Amerikako Bela Kopa– eta Madison enpresako Alfonso Ron –kirol ekitaldiak antolatzen dituen enpresa–.

 

Mezenasgoaren eta kirolaren fiskalitatearen legeari buruzko hitzaldiak izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin, baita kirolaren kudeaketa publikoari buruzko mahai ingurua (Josep Monras eta Asfedebiren eskutik) eta generoaren inklusioari buruzko hitzaldia ere, Dorleta Ugalde eta Silvia Murielen eskutik, eta AMDPko Arantxa Uriarekin. Kirolaren gizarteratzeari buruzko eztabaidan, Ignacio Rica Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea eta Athletic Club Fundazioko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak izango dira.

 

Komunikazioaren eta joera berrien atalean, berriz, nabarmentzekoak dira Adimen Artifizialari buruzko hitzaldia, Carlos Pinedak emango duena –Parisko Olinpiar Jokoetako AAz arduratzen den ST37ko CEO)–, Bigdatari eta Kirolari buruz Alex Rayonek emango duen hitzaldia –Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreordea–, kiroleko teknologiari buruzkoa, Kiroletako ingeniaritza eta sistemen STT enpresaren eskutik –azterketa sentsore biomekanikoak–, kiroleko jasangarritasunari buruzkoa, ADESP (Espainiako Kirol Elkartea), Green Deal Proiektua (UFEC) eta Jon Iriberriren eskutik, edo sare sozialen kudeaketari buruzko mahai ingurua.

 

Beste eremu batean, kirol teknikariarenean hain zuzen, kirol medikuntzako ponentziak nabarmenduko dira: ‘Kirolariaren osasunaren eta errendimenduaren gaur

egungo ikuspegia’, Toni Tramullas Juanen eskutik –kirol medikua, Bartzelona Futbol Klubeko mediku ohia eta Aspire Academyko (Qatar) zuzendari medikoa– eta Adrià Tramullas Masen eskutik –kirol kardiologoa–. Eta baita beste hau ere: ‘Ebidentzia zientifikoan oinarritutako Kirol Medikuntza: oraina eta etorkizuna’, Julen Ucin Gurrutxagaren eskutik –medikua Erronka Kirol Medikuntzan eta EHUko irakasle elkartua, Fisiologia sailean– eta Haritz Esnal Amundarainen eskutik –medikua eta EHUko irakaslea, Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoaren sailean–.

 

Gainera, gai interesgarriak programatuko dira, hala nola: ‘El Día después del deportista de élite/Eliteko kirolariaren biharamuna’ (Euskadi Fundazioa eta Laneratzea Basque Team Proiektuko Olatz Legartza); kirol titulazioak, Kirolaren Euskal Eskolako Jon Iriberrirekin; emakumeen kirolari buruzko mahai ingurua, Almudena Cidekin eta Basque Teameko emakume kirolariekin; taldeen kudeaketari buruzko hitzaldia, Maria Ruiz De Oñaren eskutik –psikologoa eta coach developera, 26 urtetik gora errendimendu handiko futbol profesionalean lanean aritutakoa–; bai eta kirolari aplikatutako industriari buruzkoa ere, Matteo Samaranchen eskutik –ekoizpen automatizaturako teknologiaren eta adimen artifizialaren arloko ATMMEDIA enpresako negozio garapenerako zuzendaria–.