Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ZUBELDIA ETA GANZABAL EUSKADIKO TXAPELDUN BERRIAK

29-KOMAIATZA-KO2023

Euskaldun Txapelketaren baitan ospatutako Loinatz Proban, Beasainen, Samuel Fernandez Garciak (CJA) lortu zuen garaipena. Unai Zubeldia Elduaien (LAB), bigarren eta Ander Ganzabal Bilbao (LAB), hirugarren dira txapeldun berriak.

ZUBELDIA-ETA-GANZABAL-EUSKADIKO-TXAPELDUN-BERRIAK

23 urtez azpiko Euskadiko Txapelketaren podiuma. (c) Oskar Matxin Edesa

Formatu berrian estreinatu dira asteburu honetan Euskadiko Afizionatuen Txapelketak. Emakumezkoen formula errepikatuz, Euskaldun Txapelketaren baitako Loinatz Proban bi euskotar onenak txapelarekin eta maillotarekin geratu ziren. Lasterketa goizeko 9h30tan hasi zen Beasainen, aurretik 131 kilometro eta zortzi mendate puntuagarri zituzten txirrindulariek.

 

Hasiera azkar baten ostean - lehenengo orduan ia 43 kilometro egin zituzten txirrindulariek - Oier Albizua Pradaren (EUL) erasoa Olaberrian gora eta jarraian Nicolas Alustiza Goenagaren (LAB) insistentziak eguneko ihesaldia sortu zuen. Bertan Alustizaz gain Mikel Agirrebeitia Iturrieta (BAQ), Mikel Uncilla Aldasoro (CJA) eta Gabriel Rojas Campos (EUL) sartu ziren. Laukoteak minutu eta erdiko abantaila lortu zuen baina tropelean Finisher taldea gogor estutu zuen eta Mandubiako igoera erabakigarriaren atarian ihesaldia harrapatu zuen tropelak. Mandubia hasieran zenbait saiakera izan ziren, tropelaren erritmoak erasoak kontrolatu zituen eta talde nagusia txikitzen joan zen. Igoeraren bigarren erdian eraso sendoak izan ziren Samuel Fernandez Garciaren (CJA) eskutik lehenengo, jarraian Ismael Guzman Velazquezen (GOM) eskutik eta azkenik Pablo Carrascosa Millerren (FSH) eskutik. Hala ere inorrek ez zuen lortu tarterik irekitzea eta jaitsieran ere Alex Diaz Alvarezek (BAQ)  jo zuen arren, talde nagusia bat eginda iritsi zen Olaberriako azken igoerara, 17 txirrindularirekin.

 

Olaberria hastean Iker Trigo Hernandezek (LAB) erasoa jo eta tarte interesgarria ireki zuen. Kilometro oso bat mantendu zuen errenta baina atzean lehenengo Finisher taldea Hugo Aznar Vijuescarekin eta gero Caja Rural-Alea taldea Julen Arriolabengoa Beitiarekin eta Samuel Fernandez Garciarekin erasoekin Trigoren errenta deusestatu zuten. Trigo harrapatzean Fernandezek erritmoa estutzen jarraitu zuen eta tarte txiki-txiki bat irekitzea lortu zuen. Tontorrean segundu bakar bateko aldea zuen Arriolabengoarekiko eta Unai Esparza Garinekiko (EUL), baina jaitsiera ero baten ostean Lazkaon 3-4 segundu irekitzea lortu zuen. Atzean erreakzio argirik gabe, tartea mantentzen joan zen eta helmugara Fernandez 2 segundurekin garaile iritsi zen. Taldeko sprintean Laboral Kutxako bi gizon gailendu ziren: Unai Zubeldia Elduaien, bigarren eta Ander Ganzabal Bilbao, hirugarren. Horrenbestez hauek bi dira 23 urtez azpiko eta elite mailako Euskadiko Txapeldun berriak.