29-KOAPIRILA-KO2025
(c) Eulen-Nuuk Jirabira
Euskal egutegiko antolatzaile guztiek egiten duten lana ordainezina da eta horri esker Euskal Herriko egutegia erreferentzia da mundu mailan. Egonkortutako proben ekarpen aberasgarriarekin batera albiste bikaina da proiektu berrien sorkuntza eta horien artean Lea Artibai Txallengea erreferentzia da. Berriatuako eta Markina Xemeingo Txirrindulari Elkarteek duela bost urte abiatu zuten bidea eta gero Lekeitioko Txirrindulari Elkarteak jarraitutako bideari esker Lea Artibai Txallengea arrakastatsua izan da beste urte batez. Ia 200 txirrindulariren partaidetzarekin eta Euskaldun Txapelketaren baitan kadete, junior eta afizionatu txirrindulariek ikuskizun itzela eman dute.
Lekeitioko atariko proban Gisela Herrero Herrero (MIR) gailendu zen kadete mailan eta Irati Aranguren Carbaiedak (AND) lehenengo koxka eman zion sailkapen nagusiari atariko proba irabazita eta zazpi segundotako aldea irekita bigarren txirrindulariarekiko. Markina-Xemeinek bigarren etapa hartu zuen larunbat goizean. Kadete mailan lasterketa bizia ikusi genuen, Lea Artibai Txallengearen ikur den “mila-kurba” errepide zatiaren zeharkaldiarekin. Noa Vega Bilbao (BAQ) eta Naxara Odrizola Lekuona (ZKL) nabarmenduta iritsi ziren helmuga lerrora eta sprintean Odriozolak eskuak altxatu zituen. Afizionatuen eta juniorren lasterketan Gontzagariganeko jaitsieran izandako eroriko mordoak lasterketa neutralizatzera behartu zuten. Hiru txirrindulari egoera larrian Osakidetzako erietxe publikoetara eraman beharrak beharrezkoa zuen denboragatik lasterketa bertan behera geratu behar izan zen.
Azken etapan, Berriatuan, mila-kurben eguna izango zen. Kadeteen lasterketan Vega Iglesias Diazek (MIR) besoak altxatu zituen eta Noa Vega Bilbaok (BAQ) 3 segundutara helmugaratuta sailkapen nagusia eskuratu zuen. Afizionatuen eta junior mailan, atariko probako diferentziekin abiatu zuten azken etapa txirrindulariek. Eulen-Nuuk taldea lasterketa gogorra egiten ahalegindu zen Maite Urteaga Sorazuren (EUL) aukeren alde. Ez zuten lortu gipuzkoarrek tartea irekitzea eta Asterrikako igoera erabakigarrira elkarrekin iritsi zen talde nagusia. Asterrikan gora txirrindulari onenek alde egin zuten eta malda behera tarte txiki batzuk ireki baziren ere, Berriatuako kaleetan zortzikote bat iritsi zen eta sprintean Irati Aranguren Carbaieda (AND) gailendu zen Alejandra Neira Dominguezen (BAQ) eta Ayala Serrano Mansoren (RME) aurretik sailkapen nagusian garaipena berretsiz. Neira bera bigarren geratu zen sailkapen nagusian eta Diana Smirnova (UPW) hirugarren izan zen.
ERREPIDEA
ERREPIDEA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA